Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
10. etapa
Erredakzioa
Australiarra beste sei txirrindularirekin iritsi da ihes eginda eta esprintean nagusi izan da Sagan eta Boasson-Hagen gaindituta. Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon.
Albisteak (11)
Michael Matthewsek (Orica GreenEDGE) irabazi du Frantziako Tourraren hamargarren etapa, zazpi txirrindularik osatutako multzoan ihes eginda iritsi eta esprintean nagusi izan ostean.
Australiarrak bere lehen garaipena lortu du Tourrean. Ihes eginda iritsi diren txirrindularien artean egon da etapa garaipena eta azken metroetan Matthews nagusi izan da Peter Sagan eta Edvald Boasson Hagen gaindituta. Samuel Dumoulin, Daryl Impey, Luke Durbridge eta Greg Van Avermaet txirrindulariak ere ihesaldiko multzoan iritsi dira helmugara.
Bestalde, Mikel Landa (Sky) eta Gorka Izagirre (Movistar) eguneko ihesaldian ibili dira, baina azken txanpan ez dira aurreko multzoan sartzeko gai izan. Izagirre 9. izan da eta Landak 13. postuan bukatu du etapa.
Tropela irabazlearekiko 9 minutu eta 38 segundora iritsi da. Garaipena lortzeko faboritoak batera iritsi dira, eta sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon. Chris Froomek (Sky) jarraitzen du lider.
frame>Hurrengo zuzenekoak
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa