Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
15. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Eguneko ihesaldia helmugarako 30 kilometroren faltan harrapatu du talde nagusiak, eta etapa garaipena esprintean erabaki da. Sailkapen nagusian, aldaketarik ez.
Albisteak (3)
Andre Greipel Lottoko txirrindulariak hirugarren garaipena lortu du aurtengo Frantziako Tourrean, John Degenkolb herkideari eta Alexander Kristoff norvegiarrari esprintean gailenduta.
Alemaniarra aurtengo esprinterrik onena izaten ari da, Zelanden eta Amiensen amaitutako etapetan lortutako garaipenen ostean.
Orotara, Greipelek Frantziako Tourrean irabazitako bederatzigarren etapa da. 2011n parte hartzen hasi zenetik, urtero etaparen bat irabazi du Lottokoak. Azken egunean Eliseo Zelaietan gertatzen denaren zain, Greipelek 2012an lortutako marka onena berdindu du gaurko garaipenari esker, urte hartan hiru etapa garaipen lortu zituen Frantziako errepideetan.
33 urteko txirrindulariak lehia estua du Peter Sagan eslovakiarrarekin erregulartasunaren maillot berdea eskuratzeko. Momentuz, Tinkoffekoak janzten du maillota. Sagan eguneko ihesaldian izan da gaur, eta tarteko esprintean gailendu da, erregulartasunaren sailkapenerako puntuak bilduz.
Ihesaldiak, hala ere, ez du helmugara iristea lortu, Lottok eta Katushak gidatutako tropelak harrapatu baitu. 30 graduko beroak ere ez die iheslariei mesederik egin.
Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez dago aldaketarik; Chris Froomek lider jarraitzen du, Nairo Quintana 3 minutu eta 10 segundora dago, eta Tejay Van Garderen, berriz, 3 minutu eta 32 segundora.
"600">Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:45 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa