Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

17:19

Frantziako Tourra 2020

11. etapa

Majka, Tourmaleten onena

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Poloniarrak Dan Martinen eta Buchmannen aurretik irabazi du, ihesaldi luze bati amaiera biribila emanda. Sailkapen nagusian, aldaketa handirik ez.

1:14
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Rafal Majkak (Tinkoff) erdietsi du Frantziako Tourraren 11. etapa (188 kilometro, Pau ? Cauterets / Valle de Saint Savin artean). Ihesaldi luze bati amaiera biribila eman dio poloniarrak.

66. kilometrotik ihesaldian eman du Majkak eguna eta lasterketaren burua beste zazpi txirrindularik osatu dute.

Tourmaleten gora bakarrik geratu da Contadorren taldekidea eta helmugara bakarrik heldu da. Minutu batera Dan Martin helmugaratu da eta Buchmannek hirugarren postuan bukatu du. Tropela bost bat minutura sartu da.

Sailkapen nagusian, aldaketa handirik ez. Froomek lidergoari eutsi dio. Van Garderen bigarren dago, 2.52ra, eta Nairo Quintana hirugarren, 3.09ra.

12. etapa izango da aurtengo nagusia. Jardunaldia Lannemezanen hasi eta Plateau de Beillen bukatuko da. Maila berezikoa izango da tropelak, azkenengo kilometroetan, gainditu beharreko mendatea. Aurretik Aspet, Col de la Core eta Port de Lers igo beharko dituzte txirrindulariek.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena