Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

17:36

Frantziako Tourra 2020

8. etapa

Vuillermozek irabazi du Mur-de-Bretagnen

Mikel Dominguez | eitb.eus

AG2Rko txirrindulariak Frantziako Tourreko lehenengo garaipena eskuratu du. Chris Froomek (Sky) 2 kilometroko igoera gogortu du, eta Vincenzo Nibalik (Astana) ezin izan dio erritmoa jarraitu.

05:33
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alexis Vuillermozek (AG2R-La Mondiale) irabazi du Frantziako Tourraren 8. etapa, Mur-de-Bretagnen. Bukaera 2 kilometroko igoera izan da, &6,9an. Chris Froomek (Sky) jarraitzen du lider, azken kilometroak gogortuta eta Vincenzo Nibali (Astana) atzean utzita.

Profila ikusita, argi zegoen etapako gidoia: 181,5 km Rennes eta Mur-de-Bretagne artean. Etapa azken igoeran argituko zen, beraz. Lehenengo 500 metroetan, gogorrenetan, hain zuzen, bat eginda mantendu da tropela, eta gero liderrak berak gogortu du erritmoa, aldapan gora. Vuillermozek, baina, erasoa jo du, eta bakarrik joan da helmugaraino. Daniel Martin (Cannondale-Garmin) bigarren izan da.

Atzean, Astanako liderrak ezin izan du erritmoa jarraitu. Huts egin du lehenengo azterketan. Alejandro Valverde (Movistar) lehenengoa izan da taldean, hirugarren etapan. Peter Sagan (Tinkoff-Saxo) saiatu da, baina ezin izan du ezer egin.

Romain Sicard eguneko ihesaldian sartu da, eta Mont Bel-Aireko gaina (4. maila) lasterketa buruan igaro du, puntu bat lortuta mendiko sailkapenean.

8. ETAPAKO SAILKAPENAK

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 Zuzenean 17:15 - 20:15 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena