Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

17:40

Frantziako Tourra 2020

20.etapa

Martin, indartsuena erlojupekoan; Peraud eta Pinot, podiumean

Erredakzioa

Munduko txapeldunak Tourreko erlojupeko bakarra irabazi du. Nibali, sailkapen orokorrekoen artean onena, eta Valverde, podiumetik kanpo. Haimar Zubeldia, zortzigarren bukatuko du Tourra.

1:19
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tony Martinek (Omega Pharma-Quick Step) irabazi du Frantziako Tourraren erlojupekoa, lasterketako 20. etapa. Jean-Christophe Peraud (Ag2r) bigarrena izango da sailkapen orokorrean, eta Thibaut Pinot (FDJ), hirugarrena, biak Alejandro Valverde (Movistar) baino lehenago.

Valverderen helburua Peraudekiko 3 segundoko aldea eta Pinotekiko 15ekoa gainditzea zen, lehen aldiz podiumera igotzeko, baina erlojupekoan huts egin du nabarmen, eta bi aurkariek gainditu dute.

Orain dela 30 urte Laurent Fignon eta Bernard Hinault podiumera igo zirenetik ez da egoera errepikatu, bi frantziarrekin. Hurrengo urtean Hinaultek Tourra irabazi zuen, frantziat batek azkenengo aldiz.

Peraud hirugarren irten da, baina Pinoti 45 aldea atera dio, sailkapen orokorrean zituen 13ko atzerapena baino gehiago, eta bigarren postua eskuratu du, 37 urterekin.

Podiumerako borrokan zeuden guztien artean onena izan da tarteko puntu guztietan, helmugatik 20 kilometrora zulaketa izan arren. Denbora galdu du, bizikletaz aldatu behar izan duelako.

Pinotek, 24 urteko igotzaileak, erlojupekoan izandako hobekuntza benetakoa zela erakutsi du. Inoiz ez zuen hain erlojuaren kontrako saio luze bat lehiatu, eta hamabigarrena izan da, podiumean mantentzeko nahiko.

Eguneko galtzailea, dudarik gabe, Valverde izan da. Erlojupeko txarra egin du, eta ezin izan du Pariseko podiumera igotzeko helburua gauzatu. 34 urterekin, inoiz baino errazago izan du aurtengo lasterketan, bere 12. parte-hartzean.

20. ETAPAKO SAILKAPENAK

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 Zuzenean 15:25 - 18:00 ERREMONTEA | Banakako finalerdia: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena