Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

17:48

Frantziako Tourra 2020

14. etapa

Etapa nagusia Majkarentzat; Tourra Nibalirena da

Erredakzioa

Tinkoff-Saxoko poloniarrak, azken orduan Tourreko taldean sartuta, Risoulen lortu du bere ibilbide profesionaleko lehenengo garaipena. Vincenzo Nibalik (Astana) maillot horia indartu du berriz.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Rafal Majkak (Tinkoff-Saxo) irabazi du Frantziako Tourraren 14. etapa, Risouleko estazioan (1. maila), Vincenzo Nibaliren (Astana) aurretik. Maillot horia mantendu du italiarrak.

Alejandro Valverde (Movistar) atzetik geratu da bukaerako igoeraren azken kilometroetan, sailkapen orokorreko bigarren postua soilik 13 segundurengatik mantenduta, Roman Bardeten (Ag24) aurrean. Thibaut Pinot (FDJ) hirugarrena da oraindik.

Jean-Christope Peraudek (Ag2r) baino ez dio Nibaliren erasoari erantzun. Valverde, Bardet, Pinot eta Tejan van Garderen (BMC) atzeko talde batea geratu ziren. Estatubatuarra, sailkapen orokorreko bosgarrena, izan da atzeko taldean erritmoa jarri duena. Movistarreko liderrak ezin izan dio jarraitu.

Siziliako 'Squalo'ak, beste behin, lasterketa honetan daukan indarra erakutsi du, eta aurkariekiko aldea zabaldu du, atzean gertatu denari erreparatu gabe.

Garaipenaren bila joan da liderra, baina Majkak eskuratu du. 24 urterekin, eta bere taldeak Roman Kreuzigerren ordez Tourrerako deitu ostean kexu agertuta, bere lehenengo garaipen profesionala lortu du. Bigarrena atzo, ihesaldian sartu da, eta aldea mantendus, Nibali baino 24 segundo lehenago helmugaratu da. Alberto Contadorri eskaini dio garaipena taldeak, eroriko baten ostean erretiratu zelako.

14. ETAPAKO SAILKAPENAK

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 Zuzenean 15:25 - 18:00 ERREMONTEA | Banakako finalerdia: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena