Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

18:00

Frantziako Tourra 2020

Zortzigarren etapa

Kadrirentzat etapa eta Contadorrek hiru segundo atera dizkio Nibaliri

Ag2r La Mondiale taldeko txirrindularia eguneko ihesaldian egon da, eta bakarrean egin ditu azken kilometroak. Vincenzo Nibalik lidergoari eutsi dio, nahiz eta Contadorrek segundo batzuk jan dizkion.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Blel Kadri (Ag2r) txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko zortzigarren etapa, eta Vincenzo Nibalik (Astana) lidergoari eutsi dio azken igoeran Alberto Contadorrek (Saxo-Tinkoff) hiru segundo atera dizkion arren.

Alberto Contadorrek bigarren amaitu du etapa. Faboritoen multzoan, bera izan da azken maldan erasoa jo duen txirrindulari bakarra. Nibali liderrark ondo eutsi dio, baina azken txanpan hiru segundo atera dizkio espainiarrak. Laugarren postuan iritsi da Richie Porte (Sky).

Alejandro Valverdek ezin izan du onenekin egon eta azken igoeran denbora galdu du. ez da igoera luzea izan, baina azen aldapa gogorregia egin zaio Murtziako txirrindulariari. Valverdek 19 segundo galdu ditu Contadorrekiko, eta 16 segundo Nibalirekiko.

Zorztigarren etapako sailkapena:

.1. Blel Kadri (FRA-AG2R La Mondiale) 3.49:28

.2. Alberto Contador Velasco (ESP-Tinkoff Saxo) + 0:02:17

.3. Vincenzo Nibali (ITA-Astana) + 02:20

.4. Richie Porte (AUS-Sky) + 02:24

.5. Thibaut Pinot (FRA-FDJ.fr) + 02:28

.6. Jean-Christophe Peraud (FRA-AG2R La Mondiale) + 02:28

.7. Alejandro Valverde Belmonte (ESP-Movistar) + 0:02:36

.8. Tejay Van Garderen (USA-BMC) +  0:02:40

.9. Romain Bardet (FRA-AG2R La Mondiale) + 0:02:48

10. Sylvain Chavanel (FRA-IAM) + 0:02:54

Sailkapen nagusia:

.1. Vincenzo Nibali (ITA-Astana) 33.48:52

.2. Jakob Fuglsang (DEN-Astana) + 01:44

.3. Richie Porte (AUS-Sky) + 01:58

.4. Michal Kwiatkowski (POL-Omega Pharma) + 02:26

.5. Alejandro Valverde Belmonte (ESP-Movistar) + 02:27

.6. Alberto Contador Velasco (ESP-Tinkoff Saxo) + 02:34

.7. Romain Bardet (FRA-AG2R La Mondiale) + 02:39

.8. Rui Alberto Faria Da Costa (POR-Lampre Mérida) + 02:52

.9. Bauke Mollema (NED-Belkin) + 03:02

10. Jurgen Van Den Broeck (BEL-Lotto Belisol) + 03:02

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:00 - 11:59 AIZKOLARIAK | Aizkora Proba Berezia
    22 12:00 - 13:59 PILOTA | Udako Txapelketako finalak
    22 15:00 - 16:59 HERRI KIROLAK | Artzain Txakurrak (Oñati)
    22 16:59 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Laso-Iztueta vs Peña II-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena