Txirrindularitza
Apirilak 23, asteazkena
EITB MEDIA
Lasterketako 89. ekitaldia, Ardeetako Triptikoaren bigarren proba, Amstel Gold Race eginda eta Lieja-Bastogne-Lieja jokatu aurretik, gainera, Ciney herritik irtengo da lehenengo aldiz. EITBk zuzenean emango du, 14:00etatik, eitb.eus-en eta ETBren bidez.
Alex Aranburu bikain dabil, eta Flèche Wallonnen arituko da. Argazkia: EuropaPress.
2025eko Flèche Wallonne klasikoa datorren asteazkenean jokatuko dute, apirilaren 23an, 205,2 kilometroko ibilbidea izango du, aurrenekoz Ciney herritik irtengo da, eta, 1985eko ekitalditik ohikoa denez, Huyko Harresian amaituko da. 89. Flèche Wallonne klasikoa, Ardeetako Tritptikoaren bigarren proba, Amstel Gold Race eginda (igandean, hilaren 20an) eta Lieja-Bastogne-Lieja hilaren 27an jokatu aurretik, EITBn izango da ikusgai, zuzenean; hain zuzen ere, emanaldia 14:00etan hasiko da, eitb.eus-en eta ETB4n, eta, 15:05etik aurrera, aldaketarik gabe jarraituko du eitb.eus-en, eta, ETBri dagokionez, ETB1era pasako da.
Flèche Wallonneko antolatzaileek nabarmendu dute nola, Huyko Harresira iritsi baino lehen, lasterketako profilean hainbat oztopo dauden, Ver, Petite Somme eta 2024ko ekitaldian igo ez zuten gainak kasu. Lasterketako azken 37,2 kilometroetan, txirrindulariek hirutan egin beharko dute zirkuitu bat, Huyko Harresia barne; azken horretan, % 26rainoko maldak ere badaude.
Parte hartuko duten ziklistei dagokienez, iragarrita dago UAEko Tadej Pogacar izango dela lehian, eta esloveniarra da garaipena eskuratzeko hautagai nagusia. Pogacarrek, baina, hainbat aurkari gogor izango ditu: Remco Evenepoel (Soudal Quick-Step), Marc Hirschi (Tudor), Tom Pidcock (Q36.5), 2024ko irabazle Stephen Williams (Israel-Premier Tech), Alex Aranburu (Cofidis), Pello Bilbao (Bahrain-Victorious) eta Ben O'Connor (Jayco-AlUla), besteak beste.
Emakumezkoen 28. Flèche Wallonne
Egun berean, apirilaren 23an, emakumezkoen Flèche Wallonne jokatuko dute, lasterketako 28. ekitaldia. Lasterketak 140,7 kilometro izango ditu, Huyn hasi eta Huyko Harresian amaituko da; txirrindulariek bi aldiz igo beharko dute azken hori. Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak parte hartuko du, eta, besteak beste, ziklista handi hauek ere: Demi Volleringek (FDJ-Suez), Elisa Longo Borghinik (UAE) eta 2024ko irabazle Katarzyna Niewiadomak.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 12:40 - 18:00 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 17. etapa |
28 | 20:30 - 22:30 | ESKUBALOIA | Guerreras Ibredrola Ligako finala (1. partida): Bera Bera vs Elx |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar