10:13

Txirrindularitza

2. garaipena

Usoa Ostolazak El Salvadorreko Itzuliko azken etapa irabazi du, eta bigarren izan da sailkapen nagusian

Agencias | EITB Media

Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeko txirrindularia nagusi izan da 4. etapan. Hala, bada, bere bigarren garaipena lortu du lasterketa horretan. Horrez gain, bigarren izan da sailkapen nagusian, mendiko maillota bereganatu du eta Laboral Kutxa talde onena izan da.

  • Usoa Ostolaza

    Usoa Ostolaza, El Salvadorreko Itzuliko 4. etapako irabazlea. Argazkia: @LABORALkTeam

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Usoa Ostalazak (Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa) irabazi du El Salvadorreko Itzuliko azken etapa, eta sailkapen nagusiko bigarren postuan amaitu du lasterketa, Elena Hartmann (Ceratizit Pro Cycling) irabazlearearekiko bi segundora.

Ostolazak El Salvadorreko lasterketako lehen etapa ere irabazi zuen, eta laugarrenean azkarrena izan da esprintean, garaipena bereganatuta (2 ordu, 35 minutu eta 56 segundoko marka). Zarautzarrak Tamara Dronova errusiarra eta Arianna Fidanza herbeheretarra gainditu ditu esprintean; hala ere, ezin izan du liderrarekiko zuen desabantaila irauli.

Euskal txirrindulariak mendiko maillota ere irabazi du, eta Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa izan da talderik onena. Azpimarratzekoa da Laboral Kutxako Yanina Kuskovak hirugarren amaitu duela El Salvadorreko Itzulia, garailearekiko 6 segundora.

4. etapako sailkapena:

1 - OSTOLAZA Usoa (Laboral Kutxa) 2:35:56
2 - DRONOVA-BALABOLINA Tamara (Roland) d. b.
3 - FIDANZA Arianna (Laboral Kutxa) d. b.
4 - FIORIN Sara (CERATIZIT) d. b.
5 - VILLAMIZAR Karen Lorena (Pato) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - HARTMANN Elena (CERATIZIT) 10:02:37
2 - OSTOLAZA Usoa (Laboral Kutxa) +0:02
3 - KUSKOVA Yanina (Laboral Kutxa) +0:06
4 - MIERMONT Dilyxine (CERATIZIT) +0:09
5 - NUÑEZ Miryam Maritza (Macizo) +1:06

Mendiko sailkapena:

1 - OSTOLAZA Usoa (Laboral Kutxa) 12 puntu
2 - HARTMANN Elena (CERATIZIT) 8 puntu
3 - MIERMONT Dilyxine (CERATIZIT) 3 puntu
4 - KUSKOVA Yanina (Laboral Kutxa) 2 puntu
5 - STIASNY Petra (Roland) 1 puntu

Taldekako sailkapena:

1 - Laboral Kutxa 29:57:33
2 - CERATIZIT +1:56
3 - Sistecredito +3:06
4 - Colombia +3:19
5 - Pato +4:07

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    23 Zuzenean 19:00 - 21:29 SASKIBALOIA | Europe Cupeko finala (itzulikoa): PAOK vs Bilbao Basket
    23 21:00 - 22:00 SASKIBALOIA | Partida ostekoa: PAOK vs Bilbao Basket
    23 21:25 - 23:30 EA SPORTS LIGA | Alaves vs Reala

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen