Txirrindularitza
Abuztuak 23 - Irailak 14
EITB Media
Antolatzaileek ostiral honetan iragarri dituzte abuztuaren 23a eta irailaren 14a bitartean egingo den 80. edizioan lehiatuko diren 23 taldeak.
Vueltan arituko diren taldeak. Argazkia: @lavuelta
Espainiako Vueltak 80. ediziotik kanpo utzi ditu Euskaltel-Euskadi eta Kern Pharma, eta Caja Rural-Seguros RGA talde nafarra gonbidatu du.
Antolatzaileek ostiral honetan iragarri dituzte abuztuaren 23a eta irailaren 14a bitartean egingo den 80. edizioan lehiatuko diren 23 taldeak, tartean automatikoki parte hartuko duten UCI WorldTeams mailako 18ak: Alpecin-Deceuninck, Arkea-B & B Hotels, Bahrain Victorious, Cofidis, Decathlon AG2R La Mondiale, EF Education, Easypost, Groupama-FDJ, INEOS Grenadiers, Intermarche-Wanty, Lidl-Trek, Movistar Team, Red Bull-Bora-Hansgrohe, Soudal Quick-Step, Jayco Alula, Picnic Postnl, Visma | Lease a Bike, UAE Team Emirates XRG eta XDS Astana.
Horiekin batera, Lotto eta Israel-Premier Tech, 2024ko Nazioarteko Txirrindularitza Batasunaren (UCI) rankingean onenak izan diren UCI ProTeams mailako bi onenak, eta iragarritako hiru talde gonbidatuak, horien artean Caja Rural.
Gonbidapen horren bidez, azken urteetan bezala, errotazioa egiten jarraitu du Vueltak, eta berriro gonbidatu ditu Burgos-Burpellet-BH eta Caja Rural-Seguros RGA, iaz kanpoan geratu zirenak, Kern Pharma eta Euskaltel-Euskadiren kaltetan.
Nabarmentzekoa da Kern Pharmaren baja, iaz gonbidapena ondo aprobetxatu baitzuen, hiru etapa garaipen lortuz, bi Pablo Castrillok eta hirugarrena Urko Berradek.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa