Txirrindularitza
Lehiaketa
EITB MEDIA
EITBren Kirol atalak Instagramen duen profilean (@kirolakeitb) maillot eta kulot bana zozkatuko ditugu, larunbatean, apirilaren 5ean, jokatuko duten eta zuzenean emango dugun lasterketako galderari zuzen erantzuten diotenen artean.
Miguel Indurain Sari Nagusia apirilaren 5ean jokatuko dute. Irudia: EITB Media.
EITBk larunbatean (apirilaren 5ean) izango den 2025eko Miguel Indurain Sari Nagusian maillot eta kulot bana zozkatuko ditu. ETB1en eta eitb.eus-en 15:00etatik aurrera ikusgai izango den lasterketarekin lotutako zozketa EITB Kirolak atalak Instagramen duen profilean egingo dugu, alegia, @kirolak_eitb profilean. Bertan, galdera bat izango da, eta galdera horrek hiru erantzun posible izango ditu; parte hartu nahi dutenek hiru aukera horietako bat hautatu beharko dute.
Parte-hartzaileek euren ustez erantzuna zuzena dena eman beharko dute. Irabazleak Etxeondok egindako maillot eta kulot bana eskuratuko ditu.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa