Txirrindularitza
Apirilak 5, larunbata
EITB MEDIA
Probako 26. ekitaldian, ohi bezala, Lizarran hasi eta amaituko da. Parte-hartzaileek 1. mailako Girgillao eta 2. mailako Lezaun eta Eraul igo beharko dituzte, azken hori bi aldiz. EITBk zuzenean emango du lasterketa, eitb.eus-en eta ETB1en bidez, 15:00etatik aurrera.
2025eko Miguel Indurain Sari Nagusiaren profila. Irudia: gpmiguelindurain.com.
Albisteak (2)
2025eko Miguel Indurain Sari Nagusia, lasterketaren 26. ekitaldia, larunbatean jokatuko dute, apirilaren 5ean. Proba, ohi bezala, Lizarran hasi eta amaituko da, 198,1 kilometroko ibilbidea izango du, eta antolatzaileek Mendiko Sailkapenerako puntuagarriak diren lau igoera jarri dituzte ibilbide horretan; horiek dira 1. mailako Girgillao eta 2. mailako Lezaun eta Eraul, azken hori bi aldiz; bigarrena helmugarako hamar kilometrora dago. Zaleek aukera izango dute lasterketaz zuzenean gozatzeko, 15:00etatik aurrera EITBn ikusgai izango baita, eitb.eus-en eta ETB1en bidez.
Testuinguru horretan, Miguel Indurain Sari Nagusiaren antolatzaileek zehaztu dute 2025eko ekitaldia 12:05ean hasiko dela, Lizarran, Foru Plazan; aurreikuspena da irabazleak Nafarroako udalerriko Inmakulada Pasealekuko helmuga 17:05etik 17:20ra bitartean zeharkatzea. Txirrindulariek berehala jokatuko dute eguneko bi esprint berezietako aurrenekoa, Legarian, 15. kilometroan. 28,1. kilometroan, Arroitzen, tarteko helmuga bat izango da; Lizarran, 50,4. kilometroan, bigarrena izango da jokoan.
Bigarren eta azken esprint berezia 67,4. kilometroan egingo dute, Legarian beste behin; ondoren, parte-hartzaileek bigarrenez igoko dute puntuagarria ez den Olexoako mendatea. Probako bigarren zatiak ekarriko du lasterketaren gogortasun nagusia; izan ere, 100 kilometroan, lau igoera puntuagarri izango dira, 1. mailako bat eta 2. mailako hiru.
Lehenengoa Eraul da, 2. mailakoa, 97,3. kilometroan. 132,1. kilometroan, ziklistek Girgillao igoko dute; eguneko mendaterik gogorrena da, 1. mailakoa baita. 2. mailako Lezaun 150,6. kilometroan da, eta handik hogei kilometrora, 170,1.ean, Miguel Indurain Sari Nagusiko hirugarren eta azken tarteko helmuga izango da jokoan. Eta 180,3. kilometroan, amaierarako hamar kilometro geldituko direnean, Eraulerako bigarren igoerako pankarta izango da, 2. mailakoa hori ere.
17:00ak jota, jakingo dugu zein txirrindularik eskuratzen duen garaipena 2025eko Miguel Indurain Sari Nagusian. 2024an, Brandon McNulty UAEko ziklista estatubatuarrak lortu zuen aurreneko postua. Guztira, 19 talde arituko dira proban, WorldTourreko bederatzi; Euskaltel-Euskadi, Kern Pharma eta Caja Rural-Seguros RGA ere ibiliko dira.
LASTERKETAKO PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Lasterketa: 2025eko Miguel Indurain Sari Nagusia (apirilak 5)
Ibilbidea: Lizarra - Lizarra
Distantzia: 198,1 km
Hasiera-ordua: 12:05
Amaiera-ordua: 17:20 (38 km/h) | 17:12 (39 km/h) | 17:05 (40 km/h)
Mendiko saria: Eraul (2. mailakoa), 97,3. kilometroan; Girgillao (1. mailakoa), 132,1. kilometroan; Lezaun (2. mailakoa), 150,6. kilometroan; Eraul (2. mailakoa), 188,1. kilometroan.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 18:45 - 21:00 | ESKUBALOIA | Europako Liga: MT Melsungen vs Bidasoa Irun |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa