14:26

Txirrindularitza

7. etapa

Roglicek bere bigarren Volta irabazi du, Ayuso azken etapan garaituta

Agentziak | EITB MEDIA

Mikel Landa laugarren geratu da sailkapen nagusian, esloveniarrarengandik 54 segundora.

  • Roglic, ihes eginda, azken metroetan. Argazkia: Efe.

    Roglic, ihes eginda, azken metroetan. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Primoz Roglic esloveniarrak (Red Bull) bere bigarren Volta irabazi du, azken jardunaldiko azken 20 kilometroetan egindako erasoari etekina aterata. Roglicen erasoak jokoz kanpo utzi du Juan Ayuso (UAE), ordura arteko liderra.

Azken egunean erabaki da lasterketa. Ayusok segundo batera zuen Roglic, baina esloveniarrak erakustaldia eman du Montjuicera egin beharreko sei igoeretatik laugarrenean. Helmugan 19 segundoko aldea atera dio espainiarrari.

Ayusori aldapan gora jarri zaio eguna, eta azkenean bigarren egin du sailkapen nagusian, 28 segundora. Podiumeko hirugarren postua Enric Masek eskuratu du, 53 segundora.

Tropeleko beste izen handiei dagokienez, Mikel Landa arabarra (Soudal Quick Step) laugarren izan da sailkapen nagusian, Egan Bernal kolonbiarra (Ineos Grenadiers) zazpigarren, eta Richard Carapaz ekuatoriarra, hamargarren.

Etapako sailkapena

1 - ROGLIC Primoz (Red Bull) 1:58:27

2 - DE PLUS Laurens (INEOS) +0:14

3 - VAN EETVELT Lennert (Lotto) d. b.

4 - GODON Dorian (Decathlon) +0:19

5 - MONIQUET Sylvain (Cofidis) d. b.

6 - FORTUNATO Lorenzo (XDS) d. b.

7 - STRONG Corbin (Israel) d. b.

8 - YATES Simon (Visma) d. b.

9 - LAURANCE Axel (INEOS) d. b.

10 - MOLARD Rudy (Groupama) d. b.

Sailkapen orokorra

1 - ROGLIC Primož (Red Bull) 24:46:21

2 - AYUSO Juan (UAE) +0:28

3 - MAS Enric (Movistar) + 0:53

4 - LANDA Mikel (Soudal) +0:54

5 - MARTINEZ Lenny (Bahrain) +1:00

6 - DE PLUS Laurens (INEOS) +1:20

7 - BERNAL Egan (INEOS) +1:31

8 - VAN EETVELT Lennert (Lotto) +1:33

9 - YATES Simon (Visma) +1:46

10 - CARAPAZ Richard (EF Education) +1:59

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen