Txirrindularitza
Settimana Coppi e Bartali
EITB MEDIA
Bestalde, Xabier Berasategi gipuzkoarra laugarren izan da Monforte eta Castelo de Vide (Portugal) artean lehiatu den Volta ao Alentejoko laugarren etapan.
Igor Arrieta. Argazkia: UAE.
Ben Tulett (Visma Lease a Bike) britainiarrak irabazi du Settimana Coppi e Bartali lasterketaren 40. edizioa, Brisighella eta Forli artean lehiatutako bosgarren eta azken etapa (132,5 kilometro) jokatu ondoren. Jay Vine australiarra (UAE Emirates) izan da azken etapako irabazlea, eta Igor Arrieta nafarra (UAE) hirugarren postuan igo da podiumera.
Etapa garailearengandik 33 segundora sartu da eguneko ihesaldian protagonista izan den taldea. Talde horretan, Ben Tulett garailea, Mark Donovan (Q36.5) sailkapen nagusiko bigarrena eta Igor Arrieta nafarra iritsi dira.
Sailkapen nagusirako lehiatik kanpo zeuden bederatzi txirrindulariko ihesaldiak animatu du probako azken jardunaldia. Erasoak izan dira berehala, baita 40 txirrindulariko ihesaldiak ere. Aurretik, 25 txirrindulariko talde bat osatu da. Liderrarekin batera joan dira hautagai nagusiak, Donovan eta Igor Arrieta tartean.
UAE Jay Vinerekin mugitu da, eta taldekideekin batera aldea handitu dute. Helmugatik 17 kilometrora, mendatea gainditu aurretik, Sheffieldek erasoa jo du, eta Tulett gurpilean itsatsi zaio.
Azkenean, Tulettek ez du bere garaipena arriskuan ikusi, ezta Donovanek eta Arrietak ere, eta hirurak igo dira podiumera.
Sailkapen nagusia
1 - TULETT Ben (Visma) 18:40:04
2 - DONOVAN Mark (Q36.5) +0:18
3 - ARRIETA Igor (UAE) +0:23
4 - LUTSENKO Alexey (Israel) +0:26
5 - VELASCO Simone (Astana) d. b.
Volta ao Alentejo
Bestalde, Xabier Berasategi gipuzkoarra laugarren izan da Monforte eta Castelo de Vide (Portugal) artean lehiatu den Volta ao Alentejoko laugarren etapan.
Olaberriko txirrindulariak Jesus David Peña kolonbiarrak (etapa garailea) baino lau segundo gehiago behar izan ditu helmugaratzeko. Horrela, bosgarren postura jaitsi da sailkapen nagusian.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa