20:15

Txirrindularitza

Derion

Euskaltel datorren astean hasiko da 2013ko denboraldia prestatzen

Erredakzioa

Talde laranjak aro berriko aurreneko lan saioak egingo ditu Derion. Hamaika txirrindulari berriek taldekideekin egoteko aukera izango dute.

  • Euskaltel. Argazkia: EFE

    Euskaltel. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Euskaltel Euskadi 2013ko denboraldia prestatzen hasiko da datorren astean (astelehenetik, ostegunera) Derioko egoitzan.

Talde laranjak datorren denboraldirako egutegia prestatzen hasi beharko du, eta horretarako taldea lan saioekin hasiko da. Euskalteleko kirol zuzendaritzak entrenamendu programa zehatza prestatu du, eta txirrindulariek mediku-azterketa gainditu beharko dute.

Euskaltel atzerriko txirrindulariekin aurrenekoz arituko da 2013ko denboraldian eta guztira 29 gizon izango dira.

Hamaika fitxaketak: Jon Aberasturi (Orbea), Garikoitz Bravo (Caja Rural), Juan Jose Lobato (Andalucía), Jure Kocjan (ESL/Team Type 1), Alexander Serebryakov (RUS/Team Type 1), Robert Vrezer (ESL/Vorarlberg), Ricardo Mestre (POR/Tavira), Tarik Chaoufi (MAR/Selección Marruecos), Andre Schulze (ALE/Team Net App), Steffen Radochla (ALE/NSP-Ghost) eta Ioannis Tamouridis (GRE/SP Tableware).

Gainera iragan denboraldiko 18 txirrindularik jarraituko dute: Samuel Sanchez, Igor Anton, Mikel Astarloza, Jorge Azanza, Pello Bilbao, Ricardo Garcia, Gorka eta Ion Izagirre, Mikel Landa, Egoi Martinez, Miguel Minguez, Mikel Nieve, Juanjo Oroz, Ruben Perez, Adrian Saez de Arregi, Romain Sicard, Pablo Urtasun eta Gorka Verdugo.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    10 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | 4 t'erdiko finalaurrekoak: Altuna III vs Laso

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena