18:27

Txirrindularitza

Paris-Niza

Jorgensonek bigarrenez jarraian irabazi du Paris-Niza lasterketa

Agentziak | EITB Media

Txirrindulari estatubatuarrak erakutsi du lasterketa handi bat lehiatzeko prest dagoela. Magnus Sheffield gailendu da Nizan hasi eta bukatu den azken etapan.

  • Matteo Jorgenson Paris-Niza lasterketako irabazlea. Argazkia: EFE

    Matteo Jorgenson Paris-Niza lasterketako irabazlea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Matteo Jorgensonek (Visma Lease a Bike) bigarren urtez jarraian irabazi du Paris-Niza lasterketa. Azken etapa Nizan lehiatu da, eta Magnus Sheffield txirrindulari estatubatuarrak irabazi du. Jorgenson bera helmugaratu da bigarren tokian, eta Felix Gall (Decathlon) austriarra izan da hirugarrena.

"Astea oso estresagarria izan da. Lau hilabete eman ditut lasterketa honetan pentsatzen, baina merezi izan du. Banekien bakarrik geratzeko arriskua nuela, baina taldeari ezin nion hutsik egin, nire mesedetan horrenbeste lan egin eta gero. Sheffield harrapatzen saiatu naiz, baina irabaztea merezi zuen. Hotza pasatu dut, baina oso pozik nago garaipenarekin", adierazi du, hunkituta, helmugan.

Azken etapa ez da erraza izan. Ibilbidea oso gorabeheratsua izan da, eta lau mendate igo behar izan dituzte. Gainera, hasieratik hainbat ihesaldi saiakera izan dira, eta horrek urduritasuna piztu du tropelean.

Eguneko lehen mendatea igaro orduko, tropela hautsi egin da. Mads Pedersen, Aleksandr Vlasov, Florian Lipowitz, Felix Gall eta Magnus Sheffield aurretik joan dira, eta ordurako Matteo Jorgenson liderra taldekiderik gabe zegoen.

Egoera horren aurrean, txirrindulari estatubatuarrak aurrera egitea erabaki du, indar erakustaldia eginda, eta iheslariak harrapatu ditu.

Jardunaldiko azken mendatean, baina, Sheffieldek beste eraso bat jo du, eta tartea ireki du. Atzera begiratu gabe, aurrera jo du, eta bakarka helmugaratu da Nizan.

Jorgenson bigarren tokian iritsi da, pozarren, Paris-Niza berriro bereganatu duela jakinda. Garaipen horrek konfiantza eman dio, eta erakutsi du prest dagoela lasterketa handi bat lehiatzeko.

AZKENEKO ETAPA:

1. SHEFFIELD Magnus (INEOS) 2:48:37

2. JORGENSON Matteo (Visma) +0:29

3. GALL Felix (Decathlon AG2R) +0:35

4. STORER Michael (Tudor Pro Cycling) +1:01

5. CHAMPOUSSIN Clément (XDS Astana) d.b.

6. LIPOWITZ Florian (Red Bull - BORA) d.b.

7. ARENSMAN Thymen (INEOS) d.b.

8. VLASOV Aleksandr (Red Bull - BORA) +1:04

9. VAN WILDER Ilan (Soudal) +1:40

10. PARET-PEINTRE Aurélien (Decathlon AG2R) d.b.

SAILKAPEN NAGUSIA:

1. JORGENSON Matteo (Visma) 26:26:42

2. LIPOWITZ Florian (Red Bull - BORA) +1:15

3. ARENSMAN Thymen (INEOS) +1:58

4. SHEFFIELD Magnus (INEOS) +2:17

5. STORER Michael (Tudor Pro Cycling) +3:03

6. ALMEIDA João (UAE) +3:57

7. CHAMPOUSSIN Clément (XDS Astana) +4:00

8. TEJADA Harold (XDS Astana) +4:53

9. FOSS Tobias (INEOS) +4:59

10. VAN WILDER Ilan (Soudal) +5:26

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    23 14:00 - 17:15 TXIRRINDULARITZA | Fleche Wallone 2025
    23 19:00 - 21:29 SASKIBALOIA | Europe Cupeko finala (itzulikoa): PAOK vs Bilbao Basket
    23 21:30 - 23:30 EA SPORTS LIGA | Alaves vs Reala

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen