Txirrindularitza
Tirreno-Adriatico (7. etapa)
Agentziak | EITB MEDIA
Txirrindulari espainiarrak "bi itsasoetako lasterketa" irabazi du, faborito papera berretsiz eta sailkapen nagusian Filippo Ganna italiarra gaindituz. Zazpigarren eta azken etapan, bestalde, Jonahtan Milan italiarra nagusitu da esprintean.
Juan Ayusok irabazi du Tirreno-Adriatico lasterketa Argazkia: EFE
Juan Ayusok (UAE) irabazi du Tirreno-Adriatico lasterketa, aste honetan etapa nagusia irabazi eta gero, ezustekorik gabe, azken etapan lidergoari eutsita.
Ayusok bigarren amaitu zuen iaz lasterketa hau, eta 60. edizioa irabazi du aurten, faborito papera berretsiz eta sailkapen nagusian Filippo Ganna italiarra (INEOS) gaindituz.
Gaur, zazpigarren eta azken etapan, bestalde, Jonathan Milan (Lidl-Trek) italiarra nagusitu da sprintean.
ETAPAKO SAILKAPENA
1 - MILAN Jonathan (Lidl - Trek) 3:08:07
2 - BENNETT Sam (Decathlon AG2R) d.b.
3 - KOOIJ Olav (Visma) d.b.
4 - STEWART Jake (Israel) d.b.
5 - PENHOËT Paul (Groupama) d.b.
6 - LONARDI Giovanni (Polti) d.b.
7 - ZIJLAARD Maikel (Tudor) d.b.
8 - TESFATSION Natnael (Movistar) d.b.
9 - VAN UDEN Casper (Picnic PostNL) d.b.
10 - VENTURINI Clement (Arkea) d.b.
SAILKAPEN OROKORRA
1 - AYUSO Juan (UAE) 28:41:24
2 - GANNA Filippo (INEOS) +0:35
3 - TIBERI Antonio (Bahrain) +0:36
4 - GEE Derek (Israel) +0:42
5 - HINDLEY Jai (Red Bull) +0:53
6 - PIDCOCK Thomas (Q36) +0:56
7 - LANDA Mikel (Soudal) +1:05
8 - DE LA CRUZ David (Q36) +1:32
9 - BILBAO Pello (Bahrain) d.b.
10 - CATTANEO Mattia (Soudal) +1:38
Hurrengo zuzenekoak
21 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | B Serieko Buruz Burukoa: Egiguren V vs Lizeaga |
21 | 22:20 - 23:45 | HERRI KIROLAK | Harri Herri |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa