09:32

Txirrindularitza

Euskaltel Euskadi

Euskaltelek World Tour lizentzia lortu du 2013ko denboraldirako

Erredakzioa

Nazioarteko Txirrindularitza Batzordeak (UCIk) 15 taldeko zerrendan sartu du talde laranja. Alberto Contadorren Saxo Bank, zerrendatik at gelditu da, eta beste hiru talderekin borrokatu beharko du.

01:10
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Euskaltel-Euskadik UCI World Tour lizentzia lortu du, Nazioarteko Txirrindulartiza Batzordeak zerrendako azkeneko postua eman baitio talde laranjari. Honela, Igor Gonzalez de Galdeanoren taldeak txirrindulartizaren gorengo mailan jarraituko du. Alberto Contador madrildarraren taldeak, Saxo Bankek, ez du lizentziarik lortu, eta beste hiru talderekin batera World Tour maila lortzeko borrokatu beharko du.

UCIk egindako zerrendan, taldeek 2013rako euren 12 txirrindulari onenekin sinatuta dituzte akordioak eta 2011an eta 2012an lortutako emaitzak kontuan hartu ditu. Gainera, kriterio etikoak eta ekonomikoak ere aintzat hartzen dira.

Hurrengo 15 taldeek UCI World Tour lizentzia eskuratu dute:

Ag2r, Astana, BMC, Cannondale, Euskaltel-Euskadi, Garmin-Sharp, Lampre-Merida, Katusha, Movistar, Omega Pharma-Quick Step, Orica-GreenEDGE, Rabobank, RadioShack-Nissan, Sky eta Vacansoleil.

Jarraian, Argos-Shimano, Lotto-Belisol, La Francaise, Europcar eta Saxo Bank-Tinkoff sailkatu ditu.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena