Txirrindularitza
Fitxaketa eta berritzea
EITB Media
Jokin Murguialday bi urterako kontratua sinatu du, eta Andoni Lopez de Abetxukok urtebetez berritu du talde laranjarekin lotzen duen kontratua.
Jokin Murguialday eta Andoni Lopez de Abetxuko,. Argazkia: @euskaltelteam
Euskaltel Euskadik Jokin Murguialday (2000, Agurain, Araba) fitxatu du. Aguraingo txirrindulariak bi denboraldirako kontratua sinatu du talde laranjarekin; hau da, 2026ko amaierara artekoa. Hala, bada, Murguialdayk 1994an Euskadi Fundazioko lehen taldeko txirrindularia izan zen Javier aitaren lekukoa hartu du.
Horrez gain, Andoni Lopez de Abetxukok (1999, Agurain, Araba) kontratua berritu du Euskaltel Euskadirekin, 2025era arte. Ondorioz, beste urtebete emango du taldean.
Bi txirrindulariak Aguraingoak dira, eta herriko Arabarrak Kirol Taldean eman zituzten lehen pedalkadak. Javier Murguialdayk 1994an Euskadiko maillota jantzi eta hiru hamarkada geroago, bere seme Jokinek Euskaltel Euskadiren elastikoa jantziko du orain. Caja Ruralen, profesionaletan, lau urteko esperientzia du Jokinek. Lehenago, 23 urtez azpiko mailako euskal egutegiko probetan zaildu zen; kategoriako Espainiako txapeldunorde izan zen 2020an, eta emaitza onak lortu zituen beste lasterketa garrantzitsu batzuetan: 2021ean hirugarren izan zen Torres Vedrasen, 2022an Portugalgo Itzuliko gazteen sailkapeneko onena izan zen, bederatzigarren amaitu zuen 2023ko Langkawiko Tourra eta seigarren izan da aurtengo Qinghai Lakeko Tourrean.
Jokin Murguialdayk adierazi duenez, "Euskaltel Euskadik historia handia du, baita zaleen babesa ere, eta edozeini gustatuko litzaioke talde honetan aritzea, are gehiago, euskalduna izanda, etxeko taldea da eta. Ametsa errealitate bihurtu da".
Bestalde, Andoni Lopez de Abetxukok beste denboraldi bat emango du Euskaltel Euskadin jarraituko du beste denboraldi batez. Talde laranjaren eskutik debuta egin zuen profesionaletan 2023an. Gero, 2024an, Andoni hamargarren izan zen Portugalgo Itzulian, etapa bat bigarren bukatuta, eta seigarren izan zen Langkawiko Tourreko beste etapa baten; iaz, garaipenak lortu zuen Portugalen eta Qinghai Lakeko Tourrean. Lopez de Abetxuko "oso pozik" agertu da etxeko taldearekin kontratua berritu duelako.
Hala, bada, Euskaltel Euskadik 15 txirrindulari ditu jada datorren denboraldirako. Jon Agirre, Ander Ganzabal, Paul Hennequin, Jokin Murguialday eta Louis Sutton dira orain arteko bost fitxaketak; gainera, kontratua berritu dute Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra eta Andoni Lopez de Abetxuko ziklistek; eta, kontratua indarrean dute 2025era arte Jon Aberasturi, Nicolas Alustiza, Iker Bonillo, Víctor de la Parte, Xabier Isasa, Iker Mintegi eta Unai Zubeldia txirrindulariek.
¿¿ Jokin Murguialday taldera iritsi da eta Andoni Lopez de Abetxukok denboraldi baterako berritu du.
— Euskaltel Euskadi Team (@euskaltelteam) October 22, 2024
¿ Aguraingo duplak zeresan handia emango du 2025ean.
¿ Albistea eta bien adierazpenak: https://t.co/VZgf42xjBd pic.twitter.com/kywpm6jZnI
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa