18:49

Txirrindularitza

Garaipen ikusgarria

'Purito' Rodriguezek 2012ko Il Lombardia irabazi du

Erredakzioa

Katusha taldeko txirrindulari katalanak Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) eta Rigoberto Uran kolonbiarra (Sky) gainditu ditu. Joaquim Rodríguezek, gainera, 2012ko World Tourra irabazi du.

03:52
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joaquim ‘Purito’ Rodriguez katalanak (Katusha) 2012ko Il Lombardia (Bergamo-Lecco, 251 kilometro) irabazi du, Samuel Sanchezen (Euskaltel-Euskadi) eta Rigoberto Uranen (Sky) aurretik.

Katusha taldeko liderrak azkeneko igoeran eraso gogorra jo du, eta azkeneko bederatzi kilometroak bikain eutsi ditu, helmuga aurrena zeharkatzeko. Beste faborito nagusiak bederatzi segundora heldu dira, eta esprintean Samuel Sanchezek Rigoberto Uran kolonbiarra gainditu du.

Joaquim Rodriguez Lombardiako proba irabazi duen aurreneko espainiarra da. Gainera, katalanak 2012ko World Tourreko sailkapeneko aurreneko postua eskuratu du, Bradley Wigginsen aurretik.

- Sailkapena:

.1. Joaquim Rodriguez (ESP/Katusha) 6h36:27
.2. Samuel Ssnchez (ESP/Euskaltel-Euskadi) + 9
.3. Rigoberto Ursn (COL/Sky) d.b.
.4. Mauro Santambrogio (ITA/BMC) d.b.
.5. Sergio Henao (COL/Sky) d.b.
.6. Ryder Hesjedal (CAN/Garmin-Sharp) d.b.
.7. Bauke Mollema (HOL/Rabobank) d.b.
.8. Oliver Zaugg (SUI/Radioshack-Nissan) d.b.
.9. Alberto Contador (ESP/Saxo Bank-Tinkoff) d.b.
10. Fredrik Kessiakoff (SWE/Astana) d.b.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 15:25 - 18:00 ERREMONTEA | Banakako finalerdia: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena