Txirrindularitza
LARUNBATA, URRIAK 12
EITB MEDIA
Pogacar geldiarazten saiatuko dira, besteak beste, Remco Evenepoel belgikarra, Richard Carapaz ekuadortarra, Enric Mas espainiarra eta denboraldi amaiera bikaina izaten ari den Marc Hirschi suitzarra. Ezustekoa emateko faboritoak dira, Roglicen faltan.
Perfil de la carrera. Imagen: Il Lombardia
Urteko azken lasterketa handiak, Il Lombardia mitikoak, munduko txirrindulari onenak izango ditu aurkari larunbat honetan, Primoz Roglic (Bora) esloveniarra izan ezik, Tadej Pogacar (UAE) esloveniarra, Frantziako Tourra eta Italiako Giroa, munduko txapelketa eta lasterketaren azken hiru edizioak irabazi dituen txirrindulari handia, menderateko saiakeran.
Txirrindulariek 252 kilometroko ibilbidea egingo dute Italiako iparraldetik, Bergamo eta Como artean. 118. edizioa, UCI World Tour egutegiko azken-aurreko proba da.
Bertan, Pogacar menderatzen saiatuko dira, besteak beste, Remco Evenepoel belgikarra (Soudal Quick-Step), Richard Carapaz ekuadortarra (EF Education First), Enric Mas espainiarra (Movistar) eta denboraldi amaiera bikaina egiten ari den Marc Hirschi suitzarra (UAE).
Ezustekoa emateko faboritoak dira, Roglicen faltan. Esloveniarraren faltan, Pogacarren eta Evenepoel 2024ko Parisko txapeldun olinpikoaren arteko lehia bizia ikusi ahalko da.
Lasterketa Bergamon hasiko da, ibilbide labur batekin, hiriaren kanpoaldean dauden igoera batzuk egin aurretik. Benetako lasterketa Forcellino di Bianzanoko (Valle Rossa) igoerarekin eta Ganda, Colle di Berbenno eta Valpianako igoerekin hasiko da, lasterketa osoko desnibelen % 50 biltzen baitira tarte horietan.
Gero, txirrindulariak Comora iritsiko dira, eta lasterketa erabat aldatuko da. Asso (Onno izenez ezagunagoa) eta Ghisalloko igoerak gainditu beharko dituzte ibilbideko igoera gogorrenaren aurretik: La Colma di Sormano (13 kilometro eta % 11rainoko maldak).
Zatirik gogorrena igarota, Magliora jaisteko ordua izango da. Azken 10 kilometroak Como hirian egingo dituzte. Bertan, San Fermo della Battagliako azken igoeraren aurretik zirkuitu itxi bat osatu beharko dute, gehienez ere % 10eko aldapak dituena.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa