Txirrindularitza
Urriaren 1etik 8ra
EITB MEDIA
Bi taldeak hainbat lasterketatan arituko dira: Binche-Chimay-Binche, asteartean, hilaren 1ean; Giro dell'Emilia, hilaren 5ean; eta Vareseko Hiru Haranak, hilaren 8an. Euskaltel-Euskadikoek, gainera, Coppa Agostoni eta Coppa Bernocchin parte hartuko dute, hilaren 6an eta 7an, hurrenez hurren.
Euskaltel-Euskadi eta Laboral Kutxa Italian eta Belgikan egongo dira aste honetan. Argazkia: EFE.
Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak eta Euskaltel-Euskadik hainbat klasiko jokatuko dituzte Belgikan eta Italian urriko lehen astean, urriaren 1etik 8ra bitartean. Bi taldeek Binche-Chimay-Binche lasterketa korrituko dute, Belgikan, hilaren 1ean, asteartean, eta, Italian, Giro dell'Emilia, hilaren 5ean, eta Vareseko Hiru Haranak, 8an; Euskaltel-Euskadi, gainera, Coppa Agostoni lasterketan izango da, 6an, eta, hurrengo egunean, Coppa Bernocchin, biak Italian.
Horrela, Laboral Kutxa Idoia Eraso, Lourdes Oyarbide, Nadia Quagliotto, Catalina Soto, Alba Teruel, Cristina Tonetti eta Laura Tomasirekin lehiatuko da Binche-Chimay-Binche lasterketan, eta Yurani Blanco, Usoa Ostolaza, Nadia Quagliotto, Debora Silvestri, Cristina Tonetti eta Laura Tomasi Giro dell'Emilian arituko dira, larunbatean, eta Vareseko Hiru Haranak proban, urriaren 8an, asteartean. Ion Lazkano euskal taldeko kirol arduradunaren iritziz, Laboral Kutxak "hiru klasikoetan emaitzak lortzeko aukerak ditu. Gainera, taldea ondo dator eta, beraz, lehian egoteko asmoarekin goaz".
Euskaltel-Euskadiri dagokionez, Jon Aberasturi, Nicolas Alustiza, Xabier Berasategi, Ander Ganzabal, Txomin Juaristi, Gotzon Martin eta Iker Mintegi arituko dira Binche-Chimay-Binche lasterketan, eta Nicolas Alustiza, Xabier Berasategi, Unai Cuadrado, Asier Etxeberria, Ander Ganzabal, Xabier Isasa, Txomin Juaristi, Gotzon Martin eta Iker Mintegi Italian egingo diren lau lasterketetan. Nobedade nagusia da Laboral Kutxako Ander Ganzabalek "stagiaire" izanda korrituko duela. Italiako lau probetako bakoitzerako, Jorge Azanzak, kirol arduradunak, zazpi txirrindulari aukeratuko ditu: "Helburua da goi mailan jarraitzea eta puntuak lortzea".
Amaitzeko, gogoratu behar da Euskaltel-Euskadi Malaysiako Langwaki Tourrean parte hartzen ari dela, igande honetatik datorren igandera arte. Lasterketa horretan, Mikel Bizkarra, Iker Bonillo, Joan Bou, Xavier Cañellas, Victor de la Parte eta Andoni Lopez de Abetxuko txirrindulariak ari dira lehiatzen.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa