Txirrindularitza
Fitxaketa
Agentziak | EITB MEDIA
Gazte mailako erlojupeko Europako txapeldun berria Movistar taldean arituko da 2025eko abuztutik aurrera.
Paula Ostiz, gazte mailako erlojupeko Europako txapeldun berria Argazkia: @RFECiclismo
Paula Ostiz, gazte mailako erlojupeko probako Europako txapelduna, Movistar Team taldeak fitxatu du, 2025eko abuztutik 2028ra arte.
"Urtarrilean Javean egindako kontzentrazioan taldearekin izandako esperientzia oso ona izan zen. Oso ondo tratatu ninduten, taldea barrutik nolakoa den ikusi ahal izan nuen, eta taldekideen jarrera asko gustatu zitzaidan. Bestalde, urte osoan izan dut harremana Sebastianekin (Unzue), eta dena oso erraza izan da. Etxeko taldea denez, babestuago sentitzen naiz", adierazi du ostiral honetan txirrindulari nafarrak.
17 urteko txirrindulariak palmares bikaina lortu du 2024an. Besteak beste, Watersley Challengeko sailkapen nagusia irabazi du, junior mailako egutegiko etapakako proba ospetsuenetako bat, eta Espainiako txapeldunaren bi tituluak irabazi ditu, erlojuaren kontrako probakoa eta errepideko lasterketakoa.
¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿´ ¿¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿
— Movistar Team (@Movistar_Team) September 13, 2024
Orgullosos de anunciar que la flamante campeona de Europa CRI junior saltará desde @BaqueTeam al WorldTour el próximo agosto.
¿ https://t.co/B9s2wc9BqW#RodamosJuntos | @Telefonica pic.twitter.com/Yn3za3jbZl
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa