18:06

Txirrindularitza

Europako Txapelketak

Italiak irabazi du urrezko domina talde mistoetako erreleboetako erlojupekoan, Europako Txapelketetan

EITB MEDIA

Txirrindulari hauek izan dira Italiako taldean: Edoardo Affini, Mattia Cattaneo, Mirco Maestri, Elena Cecchini, Vittoria Guazzini eta Gaia Masetti. Alemaniak bereganatu du zilarrezko domina, eta Belgikak brontzezkoa.

  • Edoardo Affini italiarrak banakako eta taldekako erlojupekoak irabazi ditu. Argazkia: EFE.

    Edoardo Affini italiarrak banakako eta taldekako erlojupekoak irabazi ditu. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Italiako selekzioak irabazi du urrezko domina talde mistoetako erreleboetako erlojupekoan, elite mailan, ostegunean, Flandriako Linburgon jokatzen ari diren errepideko txirrindularitzako 2024ko Europako Txapelketetan. Zilarrezko domina Alemaniak bereganatu du, eta Belgikak brontzezkoa.

Testuinguru horretan, Italiak honako talde hau hautatu du, probarako: Edoardo Affini, Mattia Cattaneo eta Mirco Maestri, gizonezkoen erreleboan, eta Elena Cecchini, Vittoria Guazzini eta Gaia Masetti, emakumezkoen erreleboan.

Erlojupekoak 52,3 kilometroko ibilbidea izan du. Ibilbide hori bera egin behar izan dute junior mailako lasterketako parte-hartzaileek; horretan, Herbehereek lortu dute urrezko domina, eta Alemaniak eta Norvegiak, hurrenez hurren, zilarrezkoa eta brontzezkoa.

2024ko Europako Txapelketetako talde mistoetako erreleboetako erlojupekoaren sailkapena

1 – ITALIA 1:01

2 – ALEMANIA + 0:17

3 – BELGIKA + 1:32

4 - POLONIA + 1:49

5 - UKRAINA + 4:23

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena