19:12

Txirrindularitza

Espainiako Vuelta (20. etapa)

Eddie Dunbar irlandarra nagusitu da Picon Blancon

EITB Media

Dunbar bakarrik iritsi da helmugara, 4 ordu 38 minutu eta 37 segundoko denbora eginda; Enric Mas 7 segundora helmugaratu da, Roglic 10era, Richard Carapaz 12ra eta Urko Berrade 14ra.

  • Eddie Dunbar irlandarra nagusitu da Picon Blancon Argazkia: EFE

    Eddie Dunbar irlandarra nagusitu da Picon Blancon Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eddie Dunbar (Jayco Alula) irlandarrak irabazi du larunbat honetan Espainiako Vueltako 20. eta azken-aurreko etapa, Villarcayo eta Picon Blanco artean jokatu dena (172 km). Primoz Roglig (Red Bull) eslkoveniarrak, berriz, lider jarraitzen du sailkapen orokorrean, eta Ben O'Connor (Decathlon) australiarra dago bigarren.

Dunbar (Padrongo etapan ere gailendu zen) bakarrik iritsi da helmugara, 4 ordu 38 minutu eta 37 segundoko denbora eginda, etaparen 172 kilometroak batez beste orduko 37 kilometroko abiaduran eginda; Enric Mas 7 segundora helmugaratu da, Roglic 10era, Richard Carapaz 12ra eta Urko Berrade nafarra 14ra.

Txirrindulari batzuk saiatu diren arren, Enric Mas edo Mikel Landa kasu, Dunbarrek sendo eutsi dio helmugara ihes eginda heldu eta garaipena ospatzeko adina tartearekin iristeko.

Roglicek lidergoari eutsi dio, jardunaldi baten faltan; bigarren Ben O 'Coonor australiarra da, 2 minutu eta 2 segundora; hirugarren Mas, 2 minutu eta 11 segundora, eta laugarren Carapaz, 3 minutura.

Igande honetan jokatuko da Vueltako 79. edizioko 21. eta azken etapa, 24,6 kilometroko banakako erlojupekoa, Madrilen hasi eta amaituko dena.


 

ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - DUNBAR Eddie (Jayco) 4:38:37

2 - MAS Enric (Movistar) +0:07

3 - ROGLIC Primož (Red Bull) +0:10

4 - CARAPAZ Richard (EF) +0:12

5 - BERRADE Urko (Ken Pharma) +0:14

6 - O'CONNOR Ben (Decathlon) d.b.

7 - GAUDU David (Groupama) +0:21

8 - LANDA Mikel (Soudal) +0:23

9 - LIPOWITZ Florian (Red Bull) +0:37

10 - SKJELMOSE Mattias (Lidl) d.b.


SAILLKAPEN OROKORRA:

1 - ROGLIC Primož (Red Bull) 81:22:19

2 - O'CONNOR Ben (Decathlon) +2:02

3 - MAS Enric (Movistar) +2:11

4 - CARAPAZ Richard (EF Education) +3:00

5 - GAUDU David (Groupama) +4:48

6 - SKJELMOSE Mattias (Lidl) +5:18

7 - LIPOWITZ Florian (Red Bull) +6:26

8 - LANDA Mikel (Soudal) +6:57

9 - SIVAKOV Pavel (UAE) +8:50

10 - RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) +10:31

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    03 Zuzenean 15:30 - 17:30 CROSSFIT | Basque Crossfit Txapelketa
    03 17:00 - 20:00 PELOTA | 4 t'erdiko ligaxka: Altuna III vs Zubizarreta III

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena