17:55

Txirrindularitza

Espainiako Vuelta (19. etapa)

Roglicek lidertza eskuratu du Moncalvillon

EITB Media

Red Bull taldeko txirrindulari esloveniarrak erasoa jo du etapako azken kilometroetan, Aleksandr Vlasov taldekidearekin batera, eta garaipena lortu du, oposiziorik gabe.

  • Primoz Roglic garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

    Primoz Roglic garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Primoz Roglic Red Bull-Bora-hansgrohe taldeko txirrindulari esloveniarrak irabazi du 2024ko Espainiako Vueltako 19. etapa, Ben O 'Connor (Decathlon AG2R) australiarrak ia lasterketa osoan mantendu duen lidergoa eskuratuz eta maillot gorria jantziz. Roglicek erasora jo du bi taldekiderekin batera Logroñon hasi eta Moncalvillo (173,5 km) gainean amaitu den etapako azken kilometroetan, eta inor ez da gai izan aurre egiteko.

Roglicek ederki aprobetxatu du Daniel Felipe Martinez eta Aleksandr Vlasov taldekideek eman dioten bultzada, Moncalvillo igotzen hasi bezain laster.

Roglicentzat hirugarren etapa garaipena da Vuelta honetan, baina saririk onena aurretik bi etapatan eraman zuen liderraren maillot gorria berreskuratzea da. Sailkapen nagusian Roglic da nagusi, orain 1:52ko aldearekin O 'Connorrekiko, eta hirugarren postua Enric Masentzat da, 2:20ra.

Eguneko ihesaldian Del Toro mexikarra (UAE), Planckaert belgikarra (Alpecin), Miholjevic kroaziarra (Bahrain) eta Petilli italiarra (Intermarche) izan dira, denak sailkapen nagusiko goi postuetatik oso urrun, beraz, lasaitasunez joan dira buruan.

Laukoteak sei minutuko aldea ere izan du, baina hasieratik argi geratu da tropelean sailkapen nagusiko taldeen borondatea nagusi izango zela, euren liderrek garaipena jokoan izan zezaten Errioxako mendatean.

Larunbat honetan hogeigarren etapa lehiatuko da Villarcayo eta Picon Blanco artean (172 km).

ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - ROGLIC Primoz (Red Bull) 3:54:55

2 - GAUDU David (Groupama) +0:46

3 - SKJELMOSE Mattias (Lidl) d. b.

4 - MAS Enric (Movistar) +0:50

5 - LANDA Mikel (Soudal) +0:57

6 - RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) d. b.

7 - DUNBAR Eddie (Jayco) +1:01

8 - KUSS Sepp (Visma) d. b.

9 - CARAPAZ Richard (EF) +1:03

10 - LIPOWITZ Florian (Red Bull) +1:23


SAILKAPEN NAGUSIA:

1 - ROGLIC Primoz (Red Bull) 76:43:36

2 - O'CONNOR Ben (Decathlon) +1:54

3 - MAS Enric (Movistar) +2:20

4 - CARAPAZ Richard (EF Education) +2:54

5 - GAUDU David (Groupama) +4:33

6 - SKJELMOSE Mattias (Lidl) +4:47

7 - RODRIGUEZ Carlos (INEOS) +4:55

8 - LIPOWITZ Florian (Red Bull) +5:55

9 - LANDA Mikel (Soudal) +6:40

10 - SIVAKOV Pavel (UAE) +7:39

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    17 Zuzenean 23:00 - 00:30 PALA | Pala Joko Sopela Pro: Maldonado-Gordon vs Necol-Del Río

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena