17:33

Txirrindularitza

Espainiako Vuelta (18. etapa)

Urko Berradek bereganatu du garaipena Maeztu-Izkiko Parke Naturalean amaitutako Vueltako 18. etapan

EITB Media

Nafarroako txirrindulariak irabazi du Espainiako Vueltako 18. etapa, Gasteiz eta Maeztu-Izkiko Parke Naturalaren artekoa. Kern Pharmakoak helmugarako bost kilometro falta zirenean jo du eraso erabakigarria. Ben O'Connorrek jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.

  • Urko Berrade

    Urko Berrade, Vueltako 18. etapako irabazlea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Urko Berradek (Kern Pharma) irabazi du Espainiako Vueltako 18. etapa. Gasteizen hasi eta Maeztu-Izkiko Parke Naturalean amaitu dena, eta 179,5 kilometroko ibilbidea izan duena.

Berrade bakarrik iritsi da helmugara. Nafarroakoak 4 ordu eta 52 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko. Mauro Schmid (Jayco AlUla) izan da bigarren eta Max Poole (DSM) hirugarren. Horrez gain, Oier Lazkano (Movistar) eta Ion Izagirre (Cofidis) bosgarren eta seigarren izan dira hurrenez hurren, etapa Berraderen ostean helmugaratu den taldetxoan amaituta.

Mikel Landa (Soudal-Quick Step) izan da eguneko albiste txarraren protagonista. Murgiakoak (Araba) atzerapauso handia eman du sailkapen nagusian, jardunaldia Berraderekiko hamar minutura amaituta eta sailkapen nagusiko lehen txirrindulariekiko hiru minutu eta 20 segundora bukatuta. Orain, Landa hamargarren da sailkapen nagusian, Ben O'Connor liderrarekiko 5 minutu eta 38 segundora.

Eguneko ihesaldian 42 txirrindulari sartu dira, tartean Oier Lazkano, Ion Izagirre, Urko Berrade eta Unai Iribar (Kern Pharma) euskaldunak. Rivas de Tereso igaro ostean, ihesaldia hutsi egin da. Stefan Küngek (Groupama-FDJ), Mauro Schmidek eta Mathias Vacekek (Lidl-Trek) egin dute aurrera. Hala ere, lasterketa guztiz apurtu da Herrerako mendatean. Hirukoteak ezin izan du lasterketa buruan jarraitu, atzeko taldean erritmoa bizitu baitute hainbat erasoren eraginez.

Vuelta irabazteko faborito nagusien tropelean, aldiz, Ben O'Connor liderra atzean geratu da, eta Mikel Landak ere ezin izan dio haien erritmoari eutsi. O'Connorrek, ordea, faboritoen taldearekin bat egin du jaitsieran.

Lasterketa buruan, helmugarako sei kilometro falta zirenean, Steven Kruijswijkek (Visma-Lease a Bike) erasoa jo du, eta Urko Berradek jarraitu egin dio. Helmugarako 5 kilometrora, Berradek Kruijswijk atzean uztea lortu du, eta azken kilometro ikusgarriak eginda, garaipena erdietsi du.

Lasterketa irabazteko hautagai nagusien tropela irabazlearekiko 6 minutu eta 40 segundora helmugaratu da; Mikel Landa, aldiz, hamar minutura.

Sailkapen nagusian, O'Connorrek bost segundoko errenta du Primoz Roglicekiko (Red Bull-BORA hansgrohe) eta minutu bat eta 25 segundokoa Enric Masekiko (Movistar).

ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - BERRADE Urko (Kern Pharma) 4:00:52

2 - SCHMID Mauro (Jayco) +0:04

3 - POOLE Max (DSM) d.b.

4 - VLASOV Aleksandr (Red Bull) d.b.

5 - LAZKANO Oier (Movistar) d.b.

6 - IZAGIRRE Ion (Cofidis) d.b.

7 - VACEK Mathias (Lidl - Trek) d.b.

8 - CASTRILLO Pablo (Kern Pharma) d.b.

9 - MIQUEL Pau (Kern Pharma) d.b.

10 - KRUIJSWIJK Steven (Visma) +1:02

SAILKAPEN OROKORRA:

1 - O'CONNOR Ben (Decathlon) 72:48:46

2 - ROGLIC Primož (Red Bull) +0:05

3 - MAS Enric (Movistar) +1:25

4 - CARAPAZ Richard (EF Education) +1:46

5 - GAUDU David (Groupama) +3:48

6 - RODRIGUEZ Carlos (INEOS) +3:53

7 - SKJELMOSE Mattias (Lidl) +4:00

8 - LIPOWITZ Florian (Red Bull) 4:27

9 - SIVAKOV Pavel (UAE) +5:19

10 - LANDA Mikel (Soudal) +5:38

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena