21:30

Txirrindularitza

Espainiako Vuelta

Dunbarrek irabazi du Padronen, eta O'Connorrek lider jarraitzen du Espainiako Vueltan, 37 segundo galduta

EITB MEDIA

Jaycoko txirrindulari irlandarra izan da ihesaldiko indartsuena. Kern Pharmako Urko Berrade eta Cofidiseko Jon Izagirre ere sartu dira ihesaldian, eta bosgarren eta zazpigarren helmugaratu dira. Primoz Roglicek, Enric Masek eta Mikel Landak 37 segundo murriztu dizkiote O'Connorri.

  • Edie Dunbarrek garaipen bikaina eskuratu du, etapan. Argazkia: EFE.

    Edie Dunbarrek garaipen bikaina eskuratu du, etapan. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jayco-AlUla taldeko Eddie Dunbar txirrindulari irlandarrak irabazi du 2024ko Espainiako Vueltako hamaikagarren etapa, asteazkenean, eta Decathlon AG2R taldeko Ben O'Connor ziklista australiarrak sailkapen nagusiko lehenengo postuari eutsi dio, baina, sailkapen nagusi horretan, 37 segundo galdu ditu Primoz Roglicekiko (BORA), Enric Masekiko (Movistar) eta Mikel Landarekiko (Soudal); egun, txirrindulari horiek dira liderraren aurkari nagusi eta zuzenenak.

30 bat gizon izan dira eguneko ihesaldian, eta ihesaldi horrek markatu du etapa. Multzo horretan, lau euskal ordezkari izan dira: Urko Berrade eta Ibon Ruiz (Kern Pharma), Jon Izagirre (Cofidis) eta Xabier Isasa (Euskaltel-Euskadi). Azken kilometroetan, ematen zuen Berradek, Lidl-Trekeko Carlos Veronak eta Jaycoko Filippo Zanak jokatuko zutela garaipena, baina, azkenean, hamaika txirrindularik osatutako multzo batek harrapatu egin ditu; Izagirre azken multzo horretan zegoen. 500 metro gelditzen zirela egin du erasoa Eddie Dunbarrek, eta, ia 28 urte dituela, orain arte bere ibilbidean eskuratutako garaipenik handiena lortu du. Urko Berrade bosgarren helmugaratu da, eta Jon Izagirre zazpigarren.

Atzetik, tropelean, Primoz Roglicek egin du aurrera, eta O'Connor liderrak ezin izan dio esloveniarraren erritmoari eutsi. Roglicek, Masek, Mikel Landak eta Carlos Rodriguezek, horrenbestez, 37 segundoko aldea erdietsi dute, Decathloneko txirrindularekiko; Carapazek, ordea, 22 eskuratu ditu. Sailkapen nagusian, Landak bosgarren jarraitzen du, eta orain 4:40ra du maillot gorria.

2024ko Espainiako Vueltak, ostegunean, hamabigarren etapa izango du jokoan. Eguna Ourense Termalen hasi eta Manzaneda Mendi Estazioan amaituko da, 137,5 kilometro eginda. Amaiera 1. mailako mendate batean izango da.

Etapako sailkapena

1 - DUNBAR Eddie (Jayco) 3:44:52

2 - HERMANS Quinten (Alpecin) + 0:02

3 - POOLE Max (DSM) d. b.

4 - NARVAEZ Jhonatan (INEOS) + 0:04

5 - BERRADE Urko (Kern Pharma) d. b.

6 - ZANA Filippo (Jayco) d. b.

7 - IZAGIRRE Jon (Cofidis) d. b.

8 - VERONA Carlos (Lidl) d. b.

9 - GAROFOLI Gianmarco (Astana) d. b.

10 - MCNULTY Brandon (UAE) d. b.

Sailkapen nagusia

1 - O'CONNOR Ben (Decathlon) 43:54:54

2 - ROGLIC Primoz (Red Bull) + 3:16

3 - MAS Enric (Movistar) + 3:58

4 - CARAPAZ Richard (EF) + 4:10

5 - LANDA Mikel (Soudal) + 4:40

6 - RODRIGUEZ Carlos (INEOS) + 5:23

7 - LIPOWITZ Florian (Red Bull) + 5:29

8 - YATES Adam (UAE) + 5:30

9 - GALL Felix (Decathlon) d. b.

10 - BENNETT George (Israel) + 5:46

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena