17:48

Txirrindularitza

Burgosko Itzulia

Sepp Kussek irabazi du Lagunas de Neilan, eta aurreneko postuan jarri da Burgosko Itzuliko sailkapen nagusian

EITB MEDIA

Vismako txirrindulari estatubatuarra izan da indartsuena hirugarren etapari amaiera eman dion igoera gogorrean; izan ere, Astanako Fortunatorekiko eta Caja Ruraleko Cepedarekiko zazpi segundoko aldea lortu du. Sailkapen nagusian, Kussek 13 segundo ditu, Cepedarekiko.

8:03
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Visma-Lease a Bike taldeko Sepp Kuss txirrindulari estatubatuarrak irabazi du 2024ko Burgosko Itzuliaren hirugarren etapa, Lagunas de Neilan, eta, halaber, sailkapen nagusiko lehenengo tokian jarri da. Kuss izan da indartsuena hirugarren etapari amaiera eman dion igoera gogorrean; izan ere, Astanako Lorenzo Fortunatorekiko eta Caja Rural-Seguros RGAko Jefferson Cepedarekiko zazpi segundoko aldea lortu du. Sailkapen nagusian, Kussek 13 segundo ditu, Cepedarekiko, eta 27, DSMko Poolekiko.

Pentsatzeko modukoa zen lehia bizia izango zela Burgosko Itzuliaren sailkapen nagusia helburu gisa duten gizonen artean, eta lasterketak bete egin du aurreikuspen hori. Kussek, 2023ko Espainiako Vueltako irabazlea bera, ezin izan zuen 2024ko Frantziako Tourrean parte hartu, covid-19ak jota, baina erakutsi du bide onean daramala hilaren 17an hastekoa den Espainiako Vueltarako.

Proban dabiltzan euskal txirrindulariei dagokienez, nabarmendu beharra dago Caja Ruraleko Alex Diazek egindako lan ona, gipuzkoarra eguneko ihesaldian sartu baita; Kern Pharmako Urko Berrade hamaikagarren helmugaratu da eta postu horretan bertan dabil sailkapen nagusian, eta INEOS Grenadierseko Oscar Rodriguez hamalaugarren dabil.

Ostegunean, 2024ko Burgosko Itzuliaren laugarren eta azken-aurreko etapa jokatuko dute. 18,5 kilometroko banakako erlojupekoa izango da hori; irteera Santa Maria del Campon izango du egunak, eta helmuga, ordea, Pampliegan.

Etapako sailkapena

1 - KUSS Sepp (Visma) 3:22:05

2 - FORTUNATO Lorenzo (Astana) + 0:07

3 - CEPEDA Jefferson Alveiro (Caja Rural) d. b.

4 - POOLE Max (DSM) + 0:20

5 - ROMO Javier (Movistar) + 0:23

6 - CEPEDA Jefferson Alexander (EF Education) + 0:26

7 - CASTRILLO Pablo (Kern Pharma) + 0:28

8 - LAFAY Victor (Decathlon) + 0:32

9 - STORER Michael (Tudor) d. b.

10 - HIGUITA Sergio (Red Bull) + 0:34

11 - BERRADE Urko (Kern Pharma) d. b.

14 - RODRIGUEZ Oscar (INEOS) + 0:44

Sailkapen nagusia

1 - KUSS Sepp (Visma) 11:24:04

2 - CEPEDA Jefferson Alveiro (Caja Rural) + 0:13

3 - POOLE Max (DSM) + 0:27

4 - FORTUNATO Lorenzo (Astana) + 0:30

5 - CEPEDA Jefferson Alexander (EF Education) + 0:36

6 - CASTRILLO Pablo (Kern Pharma) + 0:38

7 - LAFAY Victor (Decathlon) + 0:42

8 - STORER Michael (Tudor) d. b.

9 - UIJTDEBROEKS Cian (Visma) + 0:44

10 - PIGANZOLI Davide (Polti) d. b.

11 - BERRADE Urko (Kern Pharma) d. b.

14 - RODRIGUEZ Oscar (INEOS) + 0:54

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena