Txirrindularitza
Austriako Tourra (4. etapa)
EITB Media
Coop-Repsol taldeko ziklista norvegiarra lasterketako laugarren etapan erorikoa izanda hil da. Mendate bat jaisten ari zenean, bizikletaren kontrola galdu, eta lurrera joan da.
Andre Drege. Argazkia: @TeamCoopRepsol
Andre Drege txirrindulari norvegiarra hil da gaur, uztailak 6, Austriako Tourrean izandako eroriko baten ondorioz, Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak (UCI) jakinarazi duenez. Coop-Repsol taldeko 25 urteko ziklista mendate bat jaisten ari zenean erori da, kontrola galdu ostean.
"UCI jota dago Austriako Tourrean Andre Drege txirrindulari profesionala hil baita", zabaldu du UCIk X sare sozialean. "Gure doluminak senide, lagun eta taldekideei", gaineratu du Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak.
Etapa amaitutakoan, bertan behera utzi dute sarien banaketa.
Hurrengo zuzenekoak
11 | 11:30 - 14:15 | TXIRRINDULARITZA | 54. Balentziaga Oroitzarrea |
11 | 12:00 - 14:00 | PILOTA | Emakume Master Cup: Nafarroako V. Torneoa |
11 | 13:05 - 18:00 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 3. etapa |
11 | 17:40 - 20:00 | PILOTA | Buruz Burukoa: Artola vs P. Etxeberria |
12 | 23:30 - 00:45 | AREA TXIKIA | Athletic vs Alaves partidako laburpena |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa