Txirrindularitza
Suitzako Itzulia, 8. etapa
Agentziak | EITB Media
UAE taldeko bi txirrindulariek jardunaldiko denborarik onenak egin dituzte; Almeidari etapa irabazteko balio izan dio, eta Yatesi, berriz, sailkapen nagusia ziurtatzeko.
Adam Yates, 2024ko Suitzako Itzuliko irabazlea, Almeida eta Skjelmose ondoan dituela. Argazkia: Efe.
Albisteak (3)
Adam Yates UAE Emirateseko britainiarrak Suitzako Itzulia irabazi du, azken eguneko erlojuaren kontrako saioan bigarren denborarik onena eginda. Etapa garaipena Joao Almeida taldekideak lortu du. Azken etapa 15,7 kilometroko banako erlojupekoa izan da, Aigle eta Villars-sur-Ollon artean.
Almeidak 33 minutu eta 24 segundoko denbora eginda lortu du etapa garaipena, Yatesek baino 9 segundo gutxiago eta Mattias Sjelmosek baino 21 gutxiago eginda.
Adam Yatesek bere ibilbide profesionalean lortzen duen 28. garaipena izan da, eta 2024. urteko bosgarrena. Sailkapen nagusiari dagokionez, 31 urteko britainiarrak 22 segundoko aldea atera dio Almeidari eta 3 minutu eta 3 segundokoa Skjelmoseri. Yatesek Omatzeko Tourra ere irabazi du aurten.
Etapako sailkapena
1 - ALMEIDA João (UAE) 33.23,87
2 - YATES Adam (UAE) + 0.08,25
3 - SKJELMOSE Mattias (Lidl-Trek) + 0.20,43
4 - RICCITELLO Matthew (Israel) + 0.37,55
5 - PIDCOCK Thomas (INEOS) + 0.50,70
6 - MARTINEZ Lenny (Groupama) + 0.55,14
7 - SÁNCHEZ Pelayo (Movistar) + 1.21,85
8 - DE LA CRUZ David (Q36.5) + 1.25,98
9 - BERNAL Egan (INEOS) + 1.30,12
10 - KELDERMAN Wilco (Visma) + 1.40,86
Sailkapen nagusia
1 - YATES Adam (UAE) 20:18:49
2 - ALMEIDA João (UAE) + 0:22
3 - SKJELMOSE Mattias (Lid-Trek) + 3:02
4 - BERNAL Egan (INEOS) + 3:12
5 - RICCITELLO Matthew (Israel) + 3:31
6 - PIDCOCK Thomas (INEOS) + 4:36
7 - MAS Enric (Movistar) + 5:01
8 - ONLEY Oscar (dsm-firmenich) + 5:40
9 - KELDERMAN Wilco (Visma) + 6:31
10 - GALL Felix (Decathlon) + 6:35
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa