14:54

Txirrindularitza

2024ko Esloveniako Tourra

Pello Bilbaok bigarren postuan amaitu du Esloveniako Tourra

EITB Media

Euskal txirrindulariak lasterketa bikaina egin du, etapa garaipen bat bereganatuta eta sailkapen nagusiko bigarren postuan bukatuta. Irabazlea Giovanni Aleotti izan da.

  • Pello Bilbao

    Pello Bilbao. Argzkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pello Bilbao (Bahrain-Victorious) bigarren izan da Esloveniako Tourrean. Lasterketak bost etapa izan ditu, eta Gernika-Lumokoak bat irabazi du. Giovanni Aleotti (BORA-hansgrohe) da 2024ko Esloveniako Tourreko irabazlea.

Aleottik 10 segundo atera dizkio Pello Bilbaori sailkapen nagusian. Giulio Pellizzarik (VF Group-Bardiani CSF-Faizane) osatu du podiuma, hirugarren geratu baita, garailearekiko 26 segundora.

Azken etapa Ben Healyk (EF Education - EasyPost) irabazi du, Alexander Kristof (Uno-X Mobility) izan da bigarren eta Orluis Aular (Caja Rural - Seguros RGA) hirugarren. Aleotti eta Bilbao hamaikagarren eta hamabigarren helmugaratu dira gaurkoan.

Sailkapen nagusia:

1 - ALEOTTI Giovanni (BORA) 20:10:36

2 - BILBAO Pello (Bahrain) +0:10

3 - PELLIZZARI Giulio (VF Group) +0:26

4 - POZZOVIVO Domenico (VF Group) d. b.

5 - CASTRILLO Pablo (Kern Pharma) +0:43

5. etapako sailkapena:

1 - HEALY Ben (EF E) +3:24:06

2 - KRISTOFF Alexander (Uno-X) +0:06

3 - AULAR Orluis (Caja Rural) d. b.

4 - MEZGEC Luka (Jayco) d. b.

5 - MOHORIC Matej (Bahrain) d. b.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena