17:37

Txirrindularitza

PIRINIOETAKO TOURRA

Usoa Ostolazak liderraren elastikoa jantzi du Pirinioetako Tourreko bigarren etapan Aubisquen nagusituta

EITB MEDIA

Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko euskal txirrindulariak irabazi du bigarren etapa; Cavallar izan da bigarren, 26 segundora, eta Blanco hirugarren, 58ra. Ostolaza da sailkapen nagusiko liderra.

  • Usoa Ostolaza

    Usoa Ostolaza. Irudia: Eitb Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Usoa Ostolazak irabazi du Pirinioetako Tourreko bigarren etapa, Pierrefitte-Nestalas eta Aubisque (96,1 km) artekoa, eta liderraren elastikoa jantzi du.

Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko txirrindulariak Aubisqueko azken txanpan bizitu du erritmoa, eta lasterketa buruan ibili den Valentina Cavallar (Arkea-B&B Hotels Women) harrapatu du.

Helmugarako 1,5 kilometro falta zirenean utzi du atzean Cavallar, eta helmugako marra gurutzatzen lehena izan da; Cavallar izan da bigarren, 26 segundora, eta Iurani Blanco (Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa) hirugarren, 58ra.

Etapa garaipena bereganatzeaz gain, Usoa Ostolaza da orain sailkapen nagusiko liderra. Euskal txirrindulariak 31 segundora du Cavallar, sailkapen nagusiko bigarrena, eta 58ra du Iurani Blanco, hirugarrena.

ETAPAKO SAILKAPENA:

1. OSTOLAZA Usoa (Laboral Kutxa) 3:01:32

2. CAVALLAR Valentina (Arkéa) 0:26

3. BLANCO Iurani (Laboral Kutxa) 0:58

4. PEREKITKO Karolina (Winspace) 1:24

5. THOMAS Ségolène (Team Komugi) 1:26

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena