17:46

Txirrindularitza

Dauphine Kriteriuma

Magnus Cort Nielsen da lider berria, Oier Lazkano bosgarren izan den etapa irabazita

Agentziak | EITB MEDIA

Danimarkarra esprintean gailendu da, tropel nagusiak Brusno Armirail iheslaia helmugarako 50 metrora harrapatu ostean. Lazkano zazpigarren da sailkapen nagusian.

  • Magnus Cort Nielsen, bigarren etapan lortutako garaipena ospatzen

    Magnus Cort Nielsen, bigarren etapan lortutako garaipena ospatzen. Irudia: EITB Media.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Magnus Cort danimarkarrak (Uno X) irabazi du Dauphine Kriteriumaren bigarren etapa. Orotara, txirrindulariek 142 kilometroko ibilbidea egin dute Gannat eta Col de la Loge artean. Cortek, gainera, sailkapen nagusiko lidergoa lortu du.

Etapa laburra izan da, mendiko lehena, bost igoera eta helmuga ere aldapan gora izan duena, sailkapen nagusiko faboritoen lehen mugimenduak ikusteko aproposa. Hasieran, txirrindulari talde batek ihes egin du talde nagusitik: Armirail (Decathlon), Le Berre (Arkea), Gregaard (Lotto-Dstny), Meurisse (Alpecin) eta Filippo Conca (Q36.5).

Faboritoen tropelak ez du erritmoa aldatu eta iheslariek bost minutuko aldea ere izan dute 51. kilometroan.

Ondoren, Uno X talde norvegiarra talde nagusiaren buruan jarri da eta azkenean ihesaldia bertan behera geratu da, Col de la Croix Ladret mendatean gora. Armirail frantziarra izan da aurrera egiten jarraitu duen bakarra.

Mads Pedersen liderra atzean geratu da, eta behe-lainoaren erdian, Armirail izan da lehena mendate gainean, baina ordurako bere aldea metro gutxi batzukoa izan da. Erronka zaila izan du, batez ere atzean tropelak jarritako abiadura bizia ikusira. Armirailek oso gertu izan du garaipena, baina ametsak ihes egin dio azken momentuan.

Garaipena eta lidergoa

Behe-lainoz inguratuta, Cortek besoak altxatu ditu helmugan 3 ordu, 21 minutu eta 42 segundoko denbora markatuta, batez beste orduko 42,2 kilometro eginda. Aurretik, eta helmugarako 50 metrora, tropelak Bruno Armirail frantziarra harrapatu du, hainbat kilometro ihes eginda ibili ostean. 

Helmugan bigarren Primoz Roglic esloveniarra izan da (Bora) eta hirugarren Matteo Jorgenson estatubatuarra (Visma). Oier Lazkano gasteiztarra bosgarren postuan helmugaratu da.

Horrela, Magnus Cort da sailkapen nagusiko liderra, Roglic bigarren da lau segundora eta Jorgenson hirugarren sei segundora.

Asteartean hirugarren etapa jokatuko dute, 181,7 kilometrokoa, Celles-sur-Durolle eta Les Estables artean.

 

Etapako sailkapena

1 - CORT Magnus (Uno) 3:21:42

2 - ROGLIC Primož (BORA) d. b.

3 - JORGENSON Matteo (Visma) d. b.

4 - CICCONE Giulio (Lidl-Trek) d. b.

5 - LAZKANO Oier (Movistar) d. b.

6 - TEUNS Dylan (Israel) d. b.

7 - NERURKAR Lukas (EF Education) d. b.

8 - CHAMPOUSSIN Clément (Arkéa) d. b.

9 - GRÉGOIRE Romain (Groupama) d. b.

10 - MARTIN Guillaume (Cofidis) d. b.

 

Sailkapen nagusia

1 - CORT Magnus (Uno) 7:23:02

2 - ROGLIC Primož (BORA) + 0:04

3 - JORGENSON Matteo (Visma) + 0:06

4 - ARMIRAIL Bruno (Decathlon) + 0:08

5 - CHAMPOUSSIN Clément (Arkéa) + 0:10

6 - GEE Derek (Israel) d. b.

7 - LAZKANO Oier (Movistar) d. b.

8 - NEILANDS Krists (Israel) d. b.

9 - AYUSO Juan (UAE) d. b.

10 - HAIG Jack (Bahrain) d. b.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena