13:13

Txirrindularitza

Ekainaren 2tik 9ra

Evenepoelen eta Roglicen itzulera, igande honetako Dauphine Kriteriumean

AGENTZIAK | EITB Media

Frantziako Tourraren atariko lasterketak bi txirrindularien sasoi puntua zein den ikusteko balioko du, apirilaren 4an Itzulian izandako eroriko larriaren ostean.

  • Primoz Roglic lehiara itzuliko da Dauphinen

    Primoz Roglic lehiara itzuliko da Dauphinen. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Primoz Roglic eta Remco Evenepoel lehiara itzuliko dira igande honetan, Tourra hasteko hilabete eskas falta denean.

Tourrerako sasoi puntua neurtzeko balio duen lasterketak 8 etapa izango ditu, igande honetan hasi eta hilaren 9ra arte, helmuga mendate batean duten bost etaparekin eta erlojupeko batekin.

Jonas Vingegaard iazko irabazlea ez da irteeran izango, Itzulian erorikoa izan ostean errekuperatzen jarraitzen baitu. Tourrerako gainerako faboritoek, aldiz, indarrak neurtzeko aukera izango dute Dauphinen, aurten hilaren 29an Florentzian hasiko den Tourraren atarian.

Kriteriuma irabazteko hautagai ugari daude aurten. Primoz Roglic (Bora) da favorito nagusia, eta esloveniarrak, gainera, talde indartsua izango du ondoan, Vlasov eta Hindley barne.

Espainiako Itzuliko irabazle hirukoitza errepideetatik aldenduta izan da, apirilaren 4an Itzulian eroriko larria izan zuenetik. Hala ere, eroriko hartan aurkariek baino lesio arinagoak izan zituen.  

Eroriko hartan min hartu zutenetariko bat Remco Evenepoel (Soudal) izan zen, besteak beste, lepauztaia hautsi baitzuen. Mikel Landarekin batera, belgikarra bere sasoi onena berreskuratzeko bidean da, baina oraindik ez du lehian sartzeko aukerarik izan. Bere helburu nagusia sentsazioak berreskuratzen joatea da, sailkapen orokorrari begiratu gabe.

Aurreikuspenen arabera, eta Juan Ayusok eta Carlos Rodriguezek ere zeresana eman dezakete Dauphineko 76. edizio honetan. Ayusok Itzulia irabazi zuen eta bosgarren izan zen Carlos Rodriguezek irabazitako Romandiako Itzulian.

Podiumari orokorrean begiratuta, beste izen batzuk ere ageri dira: Sepp Kuus, Matteo Jorgenson Vismako taldekidea, Tao Geoghegan Hart britainiarra eta Jai Hindley australiarra, esaterako.

Bost iritsiera aldapan gora

Mendia izango da Dauphineko protagonista nagusia; zortzi etapetako bost mendate batean amaituko dira. Erlojuaren kontrako saioak ere bere garrantzia izango du, laugarren egunean jokatuko da eta 34 kilometroko ibilbidea izango du.

Esprinterrentzako ere izango da aukerarik, lehen egunean St.-Pourçain-sur-Sioulen eta ostegunean Saint-Priesten. Mendiko etapak astelehenean hasiko dira, 2. eta 3. mailako bi mendaterekin. 10,9 kilometroko igoera eta batez beste 3,6ko maldak dituen Col de la Loge mendatean izango dute helmuga. Hirugarren eguna gogorragoa izango da, Les Establerako igoerarekin: 3,8 kilometro aldapan gora, helmugatik 4,5 kilometrora.

Asteburu erabakigarria

Aurtengo ekitaldia asteburuan erabakiko da, orduan iritsiko baitira mendate gogorrenak. Ostiralean, Granier (2. mailakoa, 8,9 kilometroko igoera eta batez beste % 5,5eko maldak) eta Le Collet d'Allevard (maila berezikoa, 11 kilometroko igoera eta batez beste % 8ko maldak) igo beharko dituzte.

Larunbatean, Savoian, lau mendate zail izango dituzte: Saisies (1. mailakoa, 9,5 kilometroko igoera eta batez beste % 6,5eko maldak), Arâches (1. mailakoa, 6,2 kilometroko igoera eta batez beste % 7,3ko maldak), Ramaz (1. mailakoa, 14 kilometro eta batez beste % 7ko maldak) eta Samoëns (maila berezikoa, 10 kilometrokoa eta batez beste % 9,3ko maldak).

Igandean, errematea iritsiko da: Le Salèvere igo beharko dute (1. mailakoa, 12,2 kilometroko igoera eta batez beste % 6,8ko maldak) eta Plateau des Glièreseko helmugarako igoera (1. mailakoa, 9,3 kilometroko igoera eta batez beste % 7,3ko maldak), oraingoan lurreko tarterik gabe.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena