20:22

Txirrindularitza

EUSKALTEL

Mikel Iturria ospitaleratu dute Italian, lasterketa batean erorikoa izan ostean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Urnietako txirrindularia egonkor dago eta arriskutik kanpo, baina hurrengo egunetan behaketan jarraitzea erabaki dute, Euskal-Euskadi taldeak aditzera emandakoaren arabera.

  • Mikel Iturria txirrindulariaren artxiboko irudia

    Mikel Iturria txirrindulariaren artxiboko irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mikel Iturria Euskaltel Euskadiko txirrindulariak egun batzuk gehiago emango ditu Italiako ospitale batean, igande hnetan Romagnako Itzuliko azken metroetan erorikoa izanda. Erorikoaren ostean, gipuzkoarra Morgagni-Pierantoni erietxera eraman zuten, anbulantzian, eta bertan dago orduz geroztik.

Lehen mediku txostenak igandean bertan azaldu zutenez, urnietarra "egonkor dago, egindako proben emaitzen zain, behaketan ingresatuta". Erorikoaren biharamunean bere taldeak gaineratu duenez, behaketan egoteko erabakia egun batzuetan luzatuko da, Iturria egonkor eta arriskutik kanpo dagoen arren.

Lasterketa horretan, Joan Bou (Euskaltel Euskadi) bigarren izan zen, Antonio Morgado (UAE) portugaldarren atzetik , eta Mattia Baisen (Polti Kometa) aurretik.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena