Txirrindularitza
Flandriako Tourra
EITB Media
Mathieu van der Poel txirrindulari herbeheretarrak bakarrik egin ditu lasterketako azken 45 kilometroak, eta hirugarrenez irabazi du Flandriako Tourra. Elisa Longo Borhini italiarrak, berriz, bigarrenez eskuratu du monumentua.
Mathieu van der Poel, helmugan. Argazkia: EFE
Mathieu van der Poel (Alpecin) munduko txapeldunak hirugarrenez irabazi du Flandriako Tourra, eta dagoeneko bost monumentu eskuratu ditu.
Lasterketa ikusgarria egin du: 270 kilometroko ibilbidea gauzatzeko, 6 ordu, 5 minutu eta 23 segundo behar izan ditu; batez beste, orduko 44,5 kilometroko abiaduran joan da, eta azken 45 kilometroak bakarrik egin ditu.
Txirrindulari herbeheretarra zen faborito nagusia, eta ez die inolako aukerarik eman aurkariei. Bederatzi gizoneko taldea izan du atzetik, baina ezinezkoa izan zaie Van der Poel harrapatzea.
Minutu batetik gorako aldearekin iritsi dira helmugara. Luca Mozzato (Arkea) izan da bigarrena, eta Michael Matthews (Jayco), hirugarrena. Alabaina, mugimendu irregular bat egitea egotzita, txirrindulari australiarra zigortu egin dute, eta haren tokia Nils Politti (UAE) eman diote azkenean.
SAILKAPENA
1. VAN DER POEL Mathieu (Alpecin-Deceuninck) 6:05:17
2. MOZZATO Luca (Arkéa) 1:02
3. POLITT Nils (UAE) m.t.
4. BJERG Mikkel (UAE) m.t.
5. MORGADO António (UAE) m.t.
6. SHEFFIELD Magnus (INEOS) m.t.
7. NAESEN Oliver (Decathlon AG2R) m.t.
8. TEUNS Dylan (Israel-Premier Tech) m.t.
9. BETTIOL Alberto (EF Education-EasyPot) m.t.
10. SKUJINŠ Toms (Lidl-Trek) m.t.
Emakumezkoen lasterketan, 136 kilometroko ibilbidean, berriz, Elisa Longo Borghini (Lidl Trek) Italiako txapeldunak gailendu da, eta bigarrenez eskuratu du Flandriako Tourra, 2015eko edizioa ere berak lortu baitzuen.
Lotte Kopecky (SD Worx) zen faborito nagusia, baina Lidl-Trek taldeak lan ona egin du, eta aukerarik gabe utzi dute munduko txapelduna.
Borghinik esprintean irabazi du lasterketa, eta Katarzyna Niewiadoma (Canyon) eta Van Anroiij (Lidl-Trek) izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Handik gutxira iritsi dira, bestek beste, Kopecky, Marianne Vos, Demi Vollering eta Silvia Persico.
Elisa Longo Borghini, helmugan sartzerakoan. Argazkia: EFE
SAILKAPENA
1. LONGO BORGHINI Elisa (Lidl-Trek) 4:16:04
2. NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon//SRAM Racing) d.b.
3. VAN ANROOIJ Shirin (Lidl-Trek) d.b.
4. VOS Marianne (Team Visma | Lease a Bike) 0:09
5. KOPECKY Lotte (Team SD Worx-Protime) d.b.
6. PIETERSE Puck (Fenix-Deceuninck) d.b.
7. PERSICO Silvia (UAE Team ADQ) d.b.
8. VOLLERING Demi (Team SD Worx-Protime) 0:15
9. PATERNOSTER Letizia (Liv AlUla Jayco) 1:40
10. SWINKELS Karlijn (UAE Team ADQ) d.b.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa