18:15

Txirrindularitza

4. etapa

Van den Bergek irabazi du Lleidako esprintean, eta Pogacarrek lider jarraitzen du Kataluniako Itzulian

EITB MEDIA

EF Education-EasyPost taldeko esprinter herbeheretarrak Arne Marit (Intermarche) eta Emils Liepins (DSM) hartu ditu mendean laugarren etapako azken metroetan. Cofidis taldeko Bryan Coquard zen faborito nagusia, esprintean, eta laugarren helmugaratu da. Sailkapen nagusian, ez da aldaketarik izan.

  • Irudian, esprinta. Van den Bergi aurretik ikusten zaio. Argazkia: EFE.

    Irudian, esprinta. Van den Bergi aurretik ikusten zaio. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EF Education-EasyPost taldeko Marijn van den Berg txirrindulari herbeheretarrak irabazi du, ostegunean, 2024ko Kataluniako Itzuliaren laugarren etapa, esprintean, Lleidan. Jardunaldia amaituta, Tadej Pogacar UAE Emirates taldeko ziklista esloveniarrak sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarraitzen du, eta Mikel Landa (Soudal Quick-Step) bigarren dabil. Laugarren etapako irabazlea zehaztu duen esprintean, Van den Bergek Arne Marit belgikarra (Intermarche) eta Emils Liepins letoniarra (DSM) hartu ditu mendean, azken metroetan; Cofidis taldeko Bryan Coquard frantziarra zen faborito nagusia, esprintean, eta laugarren helmugaratu da.

103. Kataluniako Itzuliaren laugarren etapan ihesaldia izan da, eta tropelak lan egin behar izan du ihesaldi horretan sartu diren txirrindulariak harrapatzeko. Horretan, besteak beste Urko Berrade (Kern Pharma) eta Thomas De Gendt (Lotto Dstny) izan dira. Amaierako 20 bat kilometro gelditzen zirela, Euskaltel-Euskadiko Luis Angel Matek jo du aurrera, baina hamar kilometroren buruan harrapatu dute.

Azkenean, esprintean, Marijn van den Bergek, 24 urtekoa bera, argi irabazi du, eta, hala, 2024ko denboraldian aurreneko aldiz eskuratu du garaipena.

Ostiralean, Kataluniako Itzulian bosgarren etapa jokatuko dute. 167,3 kilometro ditu, eta Viladecansen amaituko da. Ibilbidean, 2. mailako bi mendate daude; bigarrena amaierarako 30 bat kilometro geldituko direnean gaindituko dute ziklistek.

4. etapako sailkapena

1 - VAN DEN BERG Marijn (EF Education) 3:40:19

2 - MARIT Arne (Intermarche) d. b.

3 - LIEPINS Emils (DSM) d. b.

4 - COQUARD Bryan (Cofidis) d. b.

5 - LAURANCE Axel (Alpecin) d. b.

6 - BARTHE Cyril (Groupama) d. b.

7 - HAYTER Ethan (INEOS) d. b.

8 - GODON Dorian (Decathlon) d. b.

9 - AULAR Orluis (Caja Rural) d. b.

10 - MOSCA Jacopo (Lidl) d. b.

Sailkapen nagusia

1 - POGACAR Tadej (UAE) 17:18:31

2 – LANDA Mikel (Soudal) + 2:27

3 - VLASOV Aleksandr (BORA) + 2:55

4 - MARTINEZ Lenny (Groupama) + 3:21

5 - HARPER Chris (Jayco) + 3:22

6 - MAS Enric (Movistar) + 3:27

7 - POELS Wout (Bahrain) + 3:31

8 - KUSS Sepp (Visma) + 3:32

9 - BERNAL Egan (INEOS) + 3:50

10 - ALMEIDA Joao (UAE) + 3:52

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena