23:55

Txirrindularitza

Kataluniako Volta, 1. etapa

Schultzek ezustean harrapatu ditu aurkariak Voltako lehenengo etapa irabazteko

Agentziak | EITB MEDIA

Mikel Bizkarra (Euskaltel-Euskadi) eguneko ihesaldian izan da beste bost txirrindularirekin batera, baina tropel nagusiak helmugarako 31 kilometrora harrapatu ditu.

  • Nicholaz Schultz

    Nicholaz Schultz. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nicholas Schultz autraliarra (Israel-Premier Tech) gailendu da Kataluniako Voltako lehenengo etapan 4 ordu 11 minutu eta 38 minutuko denborarekin eta azken kilometroan erasoa jota. Etapa Sant Feliu de Guixols udalerrian hasi eta amaitu da.

Schultz garaipenik gabe geratzear izan da, Tadej Pogacar sailkapen nagusiko faborito nagusia australiarra harrapatzear izan baita. Esloveniarra bigarren izan da azkenean.

Eguneko ihesaldian bost txirrindulari izan dira, tartean, Euskaltel Euskadiko Mikel Bizkarra, baina talde nagusiak helmugarako 31 kilometrora harrapatu ditu.

Tropela bat egina iritsi da Alt de Sant Grau mendatera (2. Mailakoa, 7,2 kilometroko igoerarekin, % 3,5eko batez besteko desnibelarekin eta %8ko gehieneko desnibelarekin). Marc Soler kataluniarra lasterketa buruan jarri da mendatea igota, eta jaitsieran Pogacar eta Kuss gehitu zaizkio.

Joao Almeida portugaldarrak lasterketa kontrolatu du Solerrekin tartekatuta ibilbideko zati gorabeheratsuan, baina Sant Feliu de Guixolserako azken jaitsieran aurkariek harrapatu eta gainditu egin dituzte.

Helmugarako kilometro bakar batera, Schultzek erasoa jo du eta ezustean harrapatu ditu gainontzeko txirrindulariak. Garaipena berak eraman du, baina Tadej Pogacar oso gertu izan du azken metroetan eta etapa garaipena galtzear izan da australiarra.

Voltak Pirinioetara joko du orain. Asteartean lehiatuko duten 2. etapan 186,5 kilometro egingo dituzte Matarotik atera eta Vallter mendateko gainean amaituta (2.135 metrora).

Etapa

1 - SCHULTZ Nick (Israel) 4:11:38

2 - POGACAR Tadej (UAE) d. b.

3 - WILLIAMS Stephen (Israel) d. b.

4 - GODON Dorian (AG2R) + 0:02

5 - LAURANCE Axel (Alpecin) d. b.

6 - ROCHAS Rémy (Groupama) d. b.

7 - VAN WILDER Ilan (Soudal) d. b.

8 - VLASOV Aleksandr (BORA) d. b.

9 - KUSS Sepp (Visma) d. b.

10 - TEJADA Harold (Astana) d. b.

Sailkapen nagusia

1 - SCHULTZ Nick (Israel) 4:11:28

2 - POGACAR Tadej (UAE) + 0:02

3 - WILLIAMS Stephen (Israel) + 0:06

4 - DE PLUS Laurens (INEOS) + 0:09

5 - GODON Dorian (AG2R) + 0:10

6 - LAURANCE Axel (Alpecin) d. b.

7 - ROCHAS Rémy (Groupama) d. b.

8 - VAN WILDER Ilan (Soudal) d. b.

9 - VLASOV Aleksandr (BORA) d. b.

10 - KUSS Sepp (Visma) d. b.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena