18:26

Txirrindularitza

4. etapa

Santiago Buitragok irabazi du Mont Brouillyn, Paris-Nizan, eta Luke Plappek lortu du maillot horia

EITB MEDIA

Bahrain taldeko kolonbiarrak hamar segundoko aldea erdietsi du lider berriarekiko; sailkapen nagusian, aldiz, Plappek 13 segundoko aldea du. Skjelmose eta Evenepoel 37 segundora helmugaratu dira, eta Roglic 39ra. Pello Bilbao 18. dabil, 1:13ra, eta Gorka Izagirrek lasterketa utzi behar izan du.

6:22
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bahrain-Victorious taldeko Santiago Buitrago txirrindulari kolonbiarrak irabazi du, asteazkenean, 2024ko Paris-Nizako laugarren etapa, aurtengo lehenengo mendiko etapa, eta Jayco-AlUla taldeko Luke Plapp ziklista australiarra sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da. Buitragok hamar segundoko aldea erdietsi du lider berriarekiko; sailkapen nagusian, aldiz, Plappek 13 segundoko abantaila du, bigarren dabilen Buitragorekiko. Mattias Skjelmose Lidl-Trekeko danimarkarra eta Remco Evenepoel Soudal-Quick Stepeko belgikarra 37 segundora helmugaratu dira, eta BORA-Hansgroheko Primoz Roglic esloveniarra 39ra. Pello Bilbao (Bahrain) 18. dabil, 1:13ra, eta Cofidiseko Gorka Izagirrek lasterketa utzi behar izan du.

Buitragok bakarka zeharkatu du helmugako pankarta 2. mailako Mont Brouilly mendatean, eta erakutsi du sasoi puntu bikainean dabilela, Paris-Niza irabazteko lehian sartzeko. Eskalatzaile kolonbiarrak bi etapa ditu irabazita Italiako Giroan (2022an eta 2023an) eta 2023ko Espainiako Vueltan hamargarren tokian sailkatu zen (Giroa hamahirugarren amaitu zuen). Orain, sailkapen nagusian, 30 segundoko aldea du Evenepoelekiko; ematen du belgikarra dela Paris-Niza eskuratzeko hautagai nagusia.

Plapp, 23 urtekoa eta Australiako egungo txapelduna bera, errepidean eta erlojupekoan, ahalegindu da Buitragori aurre egiten. Kolonbiarrak jo du lehenengo erasoa, azken mendatean, helmugarako kilometro eta erdi baino gutxiago gelditzen zela. Atzerago, Evenepoel izan da ausartena, et, sari gisa, segundo batzuetako aldea lortu du, Roglic, Pello Bilbao, Bernal (Cofidis), Jorgenson (Visma) eta McNulty (UAE) apur bat atzean gelditu baitira.

Sailkapen nagusian, Pello Bilbao, arestian esan bezala, 18. postuan dabil, 1:13ra, eta Ion Izagirre (Cofidis) 24. dabil, 3:21era; Jonathan Castroviejo (INEOS Grenadiers) 32. tokian da, 7:15era. Gorka Izagirrek (Cofidis) lasterketa utzi behar izan du.

4. ETAPAKO SAILKAPENA

1 - BUITRAGO Santiago (Bahrain) 4:25:52

2 - PLAPP Luke (Jayco) +0:10

3 - SKJELMOSE Mattias (Lidl) +0:37

4 - EVENEPOEL Remco (Soudal) d. b.

5 - BERNAL Egan (INEOS) +0:39

6 - GALL Felix (Decathlon AG2R) d. b.

7- ROGLIC Primoz (BORA) d. b.

8 - JORGENSON Matteo (Visma) d. b.

9 - TEJADA Harold (Astana) +0:43

10 - MCNULTY Brandon (UAE) +0:46

SAILKAPEN NAGUSIA

1 - PLAPP Luke (Jayco) 13:15:04

2 - BUITRAGO Santiago (Bahrain) +0:13

3 - MCNULTY Brandon (UAE) +0:27

4 - ALMEIDA Joao (UAE) +0:29

5 - EVENEPOEL Remco (Soudal) +0:30

6 - BERNAL Egan (INEOS) +0:40

7 - HARPER Chris (Jayco) +0:46

8 - JORGENSON Matteo (Visma) +0:52

9 - URAN Rigoberto (EF Education) +0:54

10 - RODRIGUEZ Carlos (INEOS) +1:02

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena