20:21

Txirrindularitza

UAE Tour

O 'Connorrek irabazi du UAE Tourreko hirugarren etapa eta Jay Vine da lider berria

Agentziak | O. Z. A.

Helmugatik kilometro batera jotako erasoak garaipena eman dio Ben O 'Connor australiarrari. UAEko Jay Vine taldekideak maillot gorria jantzi du eta sailkapen nagusian lehen postuan jarrita. Pello Bilbao bosgarren postuan da, liderrarengandik 22 segundora.

  • Ben O'Connorrek irabazi du UAE Tourreko hirugarren etapa. ARGAZKIA: EFE

    Ben O'Connorrek irabazi du UAE Tourreko hirugarren etapa. ARGAZKIA: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ben O 'Connor australiarrak irabazi du Jebel Jais proba, 176 kilometro 4 ordu, 6 minutu eta 21 segundotan burutu ondoren. Decathlon Ag2ko txirrindulariak Jebel Jais tontorretik 1.100 metrora ekin dio erasoari eta helmuga bakarrik gurutzatu du. Azken hau, bere ibilbide profesionaleko bederatzigarren garaipena du. Brandon McNultyk lidergoa galdu du, baina Jay Vine taldekideak hartu dio erreleboa, O 'Connorri 11 segundo eta aurreko liderrari 13 segundo aterata.

Mark Stewart britainiarrak eta Silvan Dillier suitzarrak erasoaldia jo dute etapa hasieran, baina haize-boladek beraien ihesaldia ezerezean utzi dute. Ondoren, Jonas Rickaertek eta Mark Stewartek beste ihesaldi bat jo dute, eta britainiarrak helmugatik 35 kilometrora 3 minutuko tartea zabaldu du.

Jebel Jais mendatera igotzean, UAEko txirrindulariak sailkapen nagusiko lehen hiru postuetan kokatu dira. Hala ere, 2023an egin zuen bezala, Movistarreko Einer Rubiok erasora jo du helmugatik 12 kilometrora. Erasoa UAEko txirrindulariek ondo kontrolatu dute, baina une horretan Adam Yates faboritoak erorikoa izan du.

Azkenean, McNultyk lidergoari eutsiko ziola zirudienean, O 'Connorrek erasoa jo du gailurretik kilometro batera. Decathloneko txirrindulariak ihes egin du, eta UAE Tourreko hirugarren etapa irabazi du.

Ostegun honetan, 175 kilometroko laugarren etapa jokatuko da, Dubai Police Officer 's Club eta Dubai Harbour artean.

Etapa:

1 - O'CONNOR Ben (Decathlon AG2R) 4:16:21

2 - VINE Jay (UAE)  + 0:05

3 - VAN EETVELT Lennert (Lotto Dstny) m. t.

4 - POOLE Max (Team dsm)  m. t.

5 - VAN WILDER Ilan (Soudal) m. t.

6 - VALTER Attila (Team Visma)  m. t.

7 - RICCITELLO Matthew (Israel ) m. t.

8 - BILBAO Pello (Bahrain) m. t.

9 - RUBIO Einer (Movistar Team) m. t.

10 - CARR Simon (EF Education) m. t.

Sailkapen orokorra:

1 - VINE Jay (UAE) 7:39:44

2 - O'CONNOR Ben (Decathlon AG2R) + 0:11

3 - MCNULTY Brandon (UAE) + 0:13

4 - VAN WILDER Ilan (Soudal)  + 0:21

5 - BILBAO Pello (Bahrain)  + 0:22

6 - POOLE Max (Team dsm)  + 0:31

7 - FOSS Tobias (INEOS) + 0:33

8 - CARR Simon (EF Education) + 0:36

9 - BJERG Mikkel (UAE) + 0:37

10 - VALTER Attila (Team Visma) + 0:39

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena