Txirrindularitza
ANDALUZIAKO ITZULIA
AGENTZIAK | EITB Media
Probaren segurtasuna bermatzeko guardia zibil nahikorik ez dagoela argudiatuta, hasierako bi etapak ere utzi behar izan zituzten bertan behera. Horrenbestez, ostiral honetako erlojupekoa soilik lehiatuko dute txirrindulariek aurtengo edizioan.
Andaluziako Itzuliko antolatzaileak guardia zibilekin hizketan. Argazkia: Andaluziako Itzulia
Andaluziako Itzuliko antolatzaileek jakinarazi dutenez, bertan behera utzi dituzte larunbateko eta igandeko etapak, probaren segurtasuna bermatzeko modurik ez dagoelako.
"Hamaika ahalegin egin ostean, eta baimen guztiak dauzkagun arren, agintariek ezin izan dute bermatu proba aurrera eramateko behar den segurtasun langileen kopurua", aipatzen dute oharrean.
Horrela, aurtengo edizioan ostiral honetako erlojupekoa soilik lehiatuko dute txirrindulariek; izan ere, lehendabiziko bi etapak ere bertan behera geratu ziren, "guardia zibilei nekazariak eta abeltzainak egunotan egiten ari diren manifestazioetara joateko agindu zietelako".
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa