Txirrindularitza
Vuelta CV Feminas-GP Tuawa
EITB Media
Txirrindulari frantziarrak bereganatu du garaipena Valentzian, Raaijmakers bigarrenari hiru segundo eta Piergiovanni hirugarrenari lau segundo aterata. Ane Santestebanek hamabigarren amaitu du.
Cedrine Kerbaol, Valentziako Erkidegoko Itzuliko irabazlea. Argazkia: EFE
Cedrine Kerbaol (WNT) frantziarrak irabazi du Valentziako Erkidegoko Itzulia, igande honetan, otsailaren 4an. Egun bakarreko lasterketa Beteran hasi eta Valentzian amaitu da, eta 93 kilometroko ibilbidea izan du.
La Frontera lehen mailako mendatean egin du ihes Kerbaolek beste txirrindulari batzuekin. Ez du inoiz amore eman, amaierarako hamar kilometro falta zirenean izandako erorikoa saihestu du, eta azken kilometroa bakarka egin ostean bereganatu du garaipena.
Marit Raaijmakers (HPH) izan da bigarren, hiru segundora, eta Federica Piergiovanni (UDT) hirugarren, laura. Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko Nadia Quagliottok seigarren postuan amaitu du, eta Ane Santesteban (Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa) hamabigarren izan da.
Sailkapena:
1 - KERBAOL Cedrine (WNT) 2:24:18
2 - RAAIJMAKERS Marit (Human) +0:03
3 - PIERGIOVANNI Federica Damiana (UAE) +0:04
4 - BARIL Olivia (Movistar) d. b.
5 - FIDANZA Arianna (WNT) +0:12
6 - QUAGLIOTTO Nadia (Laboral Kutxa) d. b.
7 - SQUIBAN Maëva (Arkea) d. b.
8 - PIRRONE Elena (Roland) d. b.
9 - RAGUSA Katia (Human) d. b.
10 - PEREKITKO Karolina (Winspace) +0:13
11 - JASKULSKA Marta (WNT) d. b.
12 - SANTESTEBAN Ane (Laboral Kutxa) d. b.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa