Txirrindularitza
Down Under Tourra
EITB MEDIA
Britainiarrak bikain defendatu du liderraren elastiko laranja, Unley eta Mount Lofty artean jokatutako seigarren eta azken etapa bereganatuz.
Stevie Williams Argazkia:@IsraelPremTech
Stephen Williamsek (Israel Premier Tech) irabazi du Santos Tour Down Under lasterketaren 24. edizioa, World Tourreko urteko lehen proba, eta bikain defendatu du liderraren elastiko laranja; izan ere, txirrindulari britainiarra nagusitu da Unley eta Mount Lofty artean korritu den seigarren eta azken etapan.
Willungako mendatean bigarren postua lortu ondoren, Stephen Williamsek (Aberystwyth, 27 urte) distira egin du berriro Lofty mendian, 1,6 kilometroko igoeran, 5 txirrindulariko taldea gainditu baitu, esprint indartsua eginez. Jhonatan Narvaez ekuadortarra (Ineos) eta Isaac del Toro mexikarra (UAE) sartu dira haren atzetik.
Stephen Williamsek, 2023ko Norvegiako Arctic Raceko irabazleak, Jay Vine australiarraren (UAE) lekua hartu du palmaresean, eta Jhonatan Narvaez eta Isaac Del Toro (etapa bat irabazi duen mexikarra) izan ditu aldamenean podiumean.
6. etapako sailkapena:
1 - WILLIAMS Stephen (Israel) 3:05:26
2 - NARVÁEZ Jhonatan (INEOS) d. b.
3 - DEL TORO Isaac (UAE Team) d. b.
4 - LEMMEN Bart (Team Visma) d. b.
5 - PITHIE Laurence (Groupama) +0:03
Sailkapen orokorra:
1 - WILLIAMS Stephen (Israel) 19:13:34
2 - NARVÁEZ Jhonatan (INEOS) +0:09
3 - DEL TORO Isaac (UAE Team) +0:11
4 - ONLEY Oscar (Team dsm) +0:20
5 - LEMMEN Bart (Team Visma) +0:23
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa