12:24

Txirrindularitza

OHARRA

Bizkaia-Durango taldeak ez du jarraituko 2024an

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Taldeak asteazken honetan jakinarazi duenez, Espainiako Txirrindularitza Federazioak UCI mailan jarraitzeko ezarritako gutxieneko aurrekontuei ezin dio aurre egin.

  • Bizkaia-Durango taldearen artxiboko irudia, 2019an

    Bizkaia-Durango taldearen artxiboko irudia, 2019an. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bizkaia-Durango taldeak azaldu duenez, "2024an ez da errepidera aterako, 21 denboraldiz emakumeen tropeleko maila gorenean lehiatu ostean". Ohar batean azaldutakoaren arabera, Espainiako Txirrindularitza Federazioak UCI mailan jarraitzeko ezarritako gutxieneko aurrekontuei ezin dio aurre egin.

Euskal taldeak gaineratu du 2003an Joane Somarribarekin Frantziako Tourra irabaziz abiatutako bidearekin jarraitu nahiko lukeela, "emakumeen txirrindularitzaren hazkundea" sendotzen segitzeko.

Lasterketetako antolatzaileei, txirrindulariei, teknikariei, laguntzaileei, zaleei, hedabideei, babesleei zein kolaboratzaileei eskerrak eman dizkie Bizkaia-Durangok, "batez ere Durangoko Udalari eta Bizkaiko Foru Aldundiari, denboraldi gehienetan proiektuari izena emateagatik".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena