12:41

Txirrindularitza

Talde berria

Primoz Roglicek Bora-Hansgrohe taldearekin fitxatu du

EITB Media

Esloveniarrak, aurten Italiako Giroa irabazi duenak, datozen denboraldietarako kontratua sinatu du Alemaniako taldearekin.

  • Primoz Roglic

    Primoz Roglic. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bora-Hansgrohe taldeak ostiral goizean iragarri du Primoz Roglic fitxatu duela. Bora-k ez du zehaztu kontratu berriaren iraupena, baina hainbat iturriren arabera bi edo hiru denboraldietarako izango da.

Primozek berak duela astebete inguru baieztatu zuen denboraldi honen amaieran utziko zuela taldea. Il Lombardia osterako espero zen iragarpen ofiziala, baina ostiral honetara aurreratu dute.

Italiako Giroko egungo irabazleak Frantziako Tourrean jarri du bere hurrengo helburua, eta horretarako talde oso bat behar zuen % 100ean laguntzeko. Izan ere, Jumbo-Visma taldeak Jonas Vingegaard izango du lider Frantziako Itzuli Handian. Hori dela eta, esloveniarrak hilabeteak zeramatzan irteera bat eskainiko zion talde baten bila.

Mugimendu honekin, 33 urteko esloveniarrak bere gainetik liderrik gabeko talde bat ziurtatzen du, Frantziako Tour batean lehiatzeko behar duen guztia emateko adina potentzialarekin.

Alemaniako taldeak, bere aldetik, azken fitxaketarekin "lasterketa handietan arrastoa uztea" espero du. "Ziur nago bere nortasunak talde osoa inspiratuko duela, irabazteko gogoa duen liderra delako eta, aldi berean, taldeko txirrindularia. Baina, batez ere, benetan maite du egiten duena eta, niretzat, hori da arrakastaren gakoa", adierazi du Ralph Denk Bora-Hansgrohe taldeko zuzendariak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena