13:01

Txirrindularitza

Berritzea

Joan Bouk Euskaltel-Euskadin jarraituko du 2024ra arte

EITB MEDIA

Hala, txirrindulari valentziarrak bost urteko zikloa beteko du talde laranjarekin. Euskal-Euskadi taldearen kide garrantzitsuenetako bat da Bou egutegiko hitzordu nagusietan.

  • Joan Bou, Euskaltel-Euskadiko txirrindularia

    Joan Bou, Euskaltel-Euskadiko txirrindularia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joan Bouk (1997) Euskaltel-Euskadin jarraituko du 2024ra arte, taldeak ostegun honetan iragarri duenaren arabera. Horrenbestez, bost urteko zikloa beteko du txirrindulari valentziarrak talde laranjarekin. Jorge Azanza kirol arduradunaren konfiantzazko gizonetako bat da Bou.

2020az geroztik taldean, Bou Euskaltel-Euskadiko erreferentziazko txirrindulari bihurtu da egutegiko hitzordu nagusietan. Izan ere, Espainiako Itzuliko 2021eko eta 2022ko ekitaldietan lehiatu zen, eta protagonista izan zen hainbat ihesekin. Azken hilabeteetan, hamargarren postu bikaina lortu zuen Burgosko Itzulian eta laugarren sailkatu da orain dela gutxi Langkawiko Tourrean. Aurten ere 11. izan zen Qinghai Lakeko Tourrean eta 12. Asturiasko Itzulian.

Txirrindulari osoa da, igotzailea batez ere, eta ahalik eta sailkapen onena lortzeko dohainak ditu, baita mailako ihesaldietan harrapatzeko ere. 2024an berritu izanak aurrerapauso horri jarraipena ematen dio eta txirrindulariaren eta taldearen arteko konfiantza berresten du. Beraz, Mikel Bizkarra, Xabier Isasa, Mikel Iturria eta Gotzon Martin taldekideekin bat egiten du Bouk, horiek ere berritu dute-eta Euskaltel-Euskadi taldearekin.

Joan Bou oso pozik agertu da berritzearekin: "Euskaltel-Euskadirekin kontratua berritzea aurreko lau urteetan taldean jarraitzea da. Oso gustura egon naiz eta nago. Ikasi dut, lasterketa asko egin ditut, eta urtez urte hobera egin dut. Hain zuzen ere, 2023 honetan izan dut, ziurrenik, inoizko emaitzarik onena".

Jorge Azanza, Euskaltel-Euskadiko kirol arduradunaern iritziz, "Bouk urte batzuk eman ditu taldean, eta nik neuk oso gustuko dudan txirrindularia da. Uste dut gehiago emateko gai dela, eta horrela izango dela datorren urtean".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena