Txirrindularitza
Giro dell'Emilia
Agentziak | EITB Media
Roglic beste sei txirrindulariz osatutako talde batekin iritsi da azken kilometrora eta 200 metro falta zirenean erasoa jo du, Tadej Pogacar herrikidea eta Adam Yates britainiarra atzean utzita.
Primoz Roglic. Argazkia: EFE
Primoz Roglicek, Jumbo-Visma taldeko txirrindulari eslovianarrak (talde hori utziko du denboraldia amaieran), irabazi du Giro dell 'Emilia, Carpi eta San Luca arteko 204.1 kilometroko proba, Tadej Pogacar herrikidea gaindituta.
Roglic azken kilometrora iritsi da, beste sei txirrindulariz osatutako talde batekin batera, eta 200 metro falta zirenean jo du erasoa, aurkariak atzean utzita. Pogacarrez gain, Adam Yates britainiarra (hirugarren izan da), Enric Mas espainiarra eta Richard Carapaz, Ekuadorko txapeldun olinpikoa, zeuden tartean.
Horrela, Roglicek hirugarren garaipena lortu du lasterketa horretan, 2019an eta 2021ean irabaztea lortu ondoren, eta palmaresean Enric Masen lekua hartu du, 2003an Ivan Gutierrezekin batera Giro dell 'Emilian garaipena lortu duen espainiar bakarra.
Sailkapena
1 - ROGLIC Primož (Jumbo) 4:49:44
2 - POGACAR Tadej (UAE) +0:01
3 - YATES Simon (Jayco) d.b.
4 - MAS Enric (Movistar) +0:04
5 - WOODS Michael (Israel) d.b.
6 - VLASOV Aleksandr (Bora) +0:06
7 - CARAPAZ Richard (EasyPost) +0:10
8 - CICCONE Giulio (Lidl) +0:15
9 - YATES Adam (UAE) +0:43
10 - BARGUIL Warren (Arkéa)+0:58
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa