Txirrindularitza
Asteartea, irailak 12
EITB MEDIA
Etapak amaiera ikusgarria izan dezake; izan ere, igoerak 5 kilometro baino ez dituen arren, batez beste % 14ko aldapei egin beharko diete aurre txirrindulariek.
Espainiako Vueltaren 16. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es
Astearte honetan, irailaren 12an, Liencres eta Bejes arteko bidea osatu beharko du tropelak, Espainiako Vueltaren 16. etapan, asteleheneko atsedenaldiaren ostean.
Sepp Kuss estatubatuarra buru duen Jumbo-Visma taldearen nagusitasuna defendatu beharko du Herbehereetako ekipoak irabazlea eta azken podiuma zehaztuko dituzten jardunaldi erabakigarri hauetan.
Txirrindulariek 120,5 kilometroko etapa dute aurrean, eta amaierak aipamen berezia merezi du. Helmugarako bost kilometro baino falta ez direla, Bejes bigarren mailako mendate motza igoko dute, 4,5 kilometro eta batez beste % 8,8ko maldak dituena. Ziklistek euren sasoia erakusteko aukera bikaina izango dute, % 14ko aldaparen bat ere igo beharko baitute.
Horrenbestez, amaiera bizia izatea espero da, ikusteko zirraragarria. Amaierako sailkapena finkatzen joango da, Espainiako Vueltaren azken astean.
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 16. etapa (irailak 12, asteartea)
Ibilbidea: Liencres - Bejes
Distantzia: 120,5 km
Irteera ordua: 14:40
Iritsiera ordua: 17:23 (46 km/h) | 17:30 (44 km/h) |17:38 (42 km/h)
Mendiko saria: Bejes (2. maila), 120,1. kilometroan
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa