09:17

Txirrindularitza

Ostirala, irailak 1

Espainiako Vueltaren 7. etaparen profila eta ibilbidea: Utiel - Oliva (201 km)

EITB Media

Etaparen lehen erdiak beheranzko joera izango du, eta bigarrena, itsas mailan, erabat laua izango da.

  • Espainiako Vueltaren 7. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es

    Espainiako Vueltaren 7. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bezperako mendiko jardunaldi gogorraren ondoren, txirrindulariek hankak lasaitu ahal izango dituzte 2023ko Espainiako Vueltaren zazpigarren etapan. Eguneko lehen erdian, beheranzko joera izango duen ibilbidea aurkituko dute ziklistek; bigarrenean, berriz, itsas mailara gerturatu ahala, ibilbidea erabat laua bihurtuko da.

Etapa Utielen hasi eta Olivan amaituko da, 201 kilometro egin ondoren. Ibilbidean zehar ez da mendate puntuagarririk egongo, baina lehenengo 100 kilometroetan igoera eta jaitsiera txikiak egongo dira.

Lehenengo zatian, tropela 700 metro pasatxoko altueratik itsas mailaraino joango da, etengabeko jaitsieran, eta ehun kilometroko azken zatian sartuko dira txirrindulariak, Mediterraneoa ezkerrean dutela.

Hartara, litekeena da etapa esprintean amaitzea. Asmo horrekin, esprinterren taldeek garaipena lortzeko egingo dute lan, eta sailkapen nagusiko txirrindulariek, berriz, atseden hartu ahal izango dute egun zorrotz baten ondoren, euren begiak zortzigarren etapa gogorrean jarrita dituztela.

ETAPAKO PROFILA

Espainiako Vueltako 7. etapako profila

Espainiako Vueltaren 7. etapako profila. Argazkia: lavuelta.es

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 7. etapa (irailak 1, ostirala)

Ibilbidea: Utiel-Oliva

Distantzia: 201 km

Irteera ordua: 12:57

Iritsiera ordua: 17:18 (46 km/h) | 17:30 (44 km/h) |17:43 (42 km/h)

Mendiko saria: -

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena